Eskolako beti-lehena
Posted by zazpiak zazpi
Ikasle “onak” eta gizon “pratikoak” gauza berbera dira. Eta ekuazio hau idatz genezake: eskolako beti-lehena + 20 urte = probetxuko gizona.
Txillardegi. Euskoletako beti-lehenak, 1965
Olerki mundu bat
Posted by zazpiak zazpi
Hizkuntza bat, sustraiez, olerki mundu bat da; eta hunengatixek, herri bakoitzak badu, hizkuntzan gorderik, bere olerkimena. Euskal Herriak euskera galduko balu, zinez esan liteke arimaz aldatuko litzakeala. Ez da dudarik.
Txillardegi. Euskaldun txapeldunei bi hitz, 1965
Zozo izatea
Posted by zazpiak zazpi
Zozo izatea eta apal izatea, biga. Zozoago eta harroputzago.
Txillardegi. Euskaldun txapeldunei bi hitz, 1965
…ala hil hadi!
Posted by zazpiak zazpi
“Jalgi hadi plazara!” zioen gure Etxeparek, eta nik hau errepikatzen: “…ala hil hadi!”.
Txillardegi. Euskotarrak utikan!, 1965
Aberri norgarria
Posted by zazpiak zazpi
Politikaren mailan eta erresumaren mailan, kondairaren mailan beraz, Euskal Herriak beste naziogarririk baduela esatea, ez da egia. Hizkuntzaz kanpo, Euskal Herriak ez ez du gaur, kondairaren mailan beti, aberri-norgarririk batere.
Txillardegi. Euskotarrak utikan!, 1965
Gugan dirauen oreopithekoa
Posted by zazpiak zazpi
Gugan dagoen eskuindarra ez da ezer, nik uste, “gizon zaharra” baizik, gugan dirauen oreopithekoa baizik. Oreopithekoa eskuindarra zan errotik!
Txillardegi. Eskuindar eta ezkertar, 1965
Pisurik gabeko ilaunak
Posted by zazpiak zazpi
Eskuindarrak, funtsean, ez du konfiantzarik bere ideian, ez baitu behin ere bere ideia aztertu eta buruz neurtu, eta ez besteena ere; ideia guziak, egia esateko, pixurik gabeko ilaunak baitzaizkio.
Txillardegi. Eskuindar eta ezkertar, 1965
Aldakaitza
Posted by zazpiak zazpi
Dudarik gabe: euskalduna baino aldakaitzagorik ez dago.
Txillardegi. Oraindik ere karlismoa nagusi Eskual Herrian, 1965
Karlisten artean
Posted by zazpiak zazpi
Euskal Herriko lehenengo karlistadak badu klase-gudu itxura hau, eta behar den bezela aztertzeak merezi luke. Egin aurretik ere nere burua karlisten artean ikusi uste dut, hango giro hartara nere pentsaerarekin “birlandatua”… Uste dut.
Txillardegi. Oraindik ere karlismoa nagusi Eskual Herrian, 1965
Bandera antzu bat
Posted by zazpiak zazpi
Karlismoak euskaldunen askatasun nahia hartu zuen, Espainiako bandera antzu bati erantsi zion, eta azkenean gure odola saldu eta hondatu egin zuen.
Txillardegi. Oraindik ere karlismoa nagusi Eskual Herrian, 1965
Politikaren morala
Posted by zazpiak zazpi
Politikaren morala, moralik ez izatean zetzan eskuarki. Horregatik uste dut Gandhi izan dala denetan inportanteena. Gandhirekin prestutasun nahi bat agertzen da politikazko arazoetan: ez teorian eta hitzen mailan bakarrik, egintzetan eta jokabideetan baizik.
Txillardegi. Kristautasuna eta mundutar garaitzapena, 1965
Etxatok ondo
Posted by zazpiak zazpi
Jaungoikoa mihinean eta erpea libre? Hori etxatok ondo.
Kirikiño. Jaungoikoa miñean…, 1914
Premia bat
Posted by zazpiak zazpi
Niretzat, euskera premia bat da. Nork esanen du ogia maitatzen duela? Ogia ez da maitatzen, behar izaten da. Hala pasatzen zait niri euskerarekin: ez dut maitatzen, behar izaten dut.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Gure historia zaharra
Posted by zazpiak zazpi
Gure historia zaharraren gertaerak arakatzen baldin baditugu, zer topatzen dogu: munduko bapere beste lurraldek ez duala euripean eta eguzkipean, eguerdian eta gauerdian, gureak beste gerra, guda eta burruka.
Gabriel Aresti. Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra, 1964
Jendea, herria
Posted by zazpiak zazpi
Jentea herria da, baina jenteagaz ez da herria konpontzen.
Gabriel Aresti. Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra, 1964
Nire buruaz egin nintzen lotsatu
Posted by zazpiak zazpi
Euskal Herriaren heriotzearen ezaugarri eta seinale argi eta garbi bat nintzan ni nire ume denboran. Eta egun batean, hamabi urte nitualarik, nire buruaz egin nintzan lotsatu. Eta handik liburudenda bateta joan nintzan, euskal ikaspide edo gramatika on bat erostera.
Gabriel Aresti. Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra, 1964
Ogia eta egia
Posted by zazpiak zazpi
Ogitik datorkigu egia, egiatik datorkigu ogia.
Zeren egia-ogia hutsik beharrezkoena da guretzat.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Hizkuntza poeta
Posted by zazpiak zazpi
Euskera, munduko Unamuno guztiek diotena gorabehera, hizkuntza poeta da.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Harro eta urguilutsu
Posted by zazpiak zazpi
Unamuno harro eta urguilutsu zegoen bere arrazaz eta leinuaz, baina bihotzez gorrotatu izan zuen beti euskera.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Animaliarik aspergarriena
Posted by zazpiak zazpi
Napoleonek bere burua koroatu zuen Frantziako Enperatore bezala. Gizonak berea Jainkoaren kreazioko errege bezala. Animalia guztien artetik, hura da aspergarriena. Nik uste dut, erregetzan uzten gaituztela gainerako animalia guztiek asperturik daudela gutzaz, barre egiteari utzi diotela milaka urte egon diradelako gure lepotikan burla eta trufa egiten.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Gabetarikan
Posted by zazpiak zazpi
Poesia, funtsarikan gabetanikan, arte-belo estetikoen baratze zoragarri eta axolagabean eroritzen da. Formarikan gabetanikan, filosofia idor eta aspergarri bat bilakatzen da.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Entenitzen ez nauena
Posted by zazpiak zazpi
Eta entenitzen ez nauena, bere errotikan aterea dago
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Ekin elkarri
Posted by zazpiak zazpi
Unamunok gu abertzaleak tentelak garala esaten dau beti; guk, ostera, bera astolerdo bat dala esaten dogu, eta argi ipini be bai esaten doguna. Eta honantxe gabilz, bera handik eta gu hemendik, ekin alkarri.
Kirikiño. Ona jagok Unamuno!, 1918
Izkiluak baino
Posted by zazpiak zazpi
Bihotza eta zentzuna gudan dira beharrago izkiluak baino.
Kirikiño. Europa begira, 1915
Filosofo parrastada bat
Posted by zazpiak zazpi
Guk euzkotarrok odolean halako filosofo parrastada bat edo badogula uste izaten dot nik inoiz… Horra hor, bape igarri barik hasi nazala neu be filosofietan sartzen. Jaunak gabon gagizala, ene!
Kirikiño. Amerikako izpar batzuk, 1914
Musturra non busti
Posted by zazpiak zazpi
Euskalduna ez da ikaratzen oinez ibilteko, enda ona dauko horretarako, jatorriz da ibiltaria. Batez be, euskaldunak badauko musturra non busti, ez da behingo-behingoan ukatuta geldituko.
Kirikiño. Urkiolako erromeria, 1913
Lekuineko elizan
Posted by zazpiak zazpi
Aditzen dut, ba, lehenbiziko aldia zuela elektrikak Lekuineko elizan, elektrika gauza ederra dela. Adorazione eguna zela… Bainan, ene iduriko, erlisioneko zerek ez lukete nahi argi dirdira sobera… Lekuinen bereziki, eliza barnea ez baita izpi bat baizik. Erdi ilunbetako isiltasun eztia dut laket: harek bakarrik, otoitzak lagunduz, baitaizko gizonari ezartzen bihotzeko zauriak samaldurik.
Jean Etxepare. Sainduaren errangurak, 1909
Munduan, lehenago
Posted by zazpiak zazpi
Munduan, lehenago, ez nintzan apez.
Jean Etxepare. Sainduaren errangurak, 1909
Gure ezdeusa
Posted by zazpiak zazpi
Gizona hainbertzetaraino da ezdeusa non gaizkian ere badu hein bat; handik goiti, eltzo batek bezala leher egiten du.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Ene maite hilkorra
Posted by zazpiak zazpi
Ene maite hilkorra, badakit ez zaitudala oraiko baizik. Oraiko baizik ez zaitudala badakidalakotz zaitut ordean maite…
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Mintzatzeko
Posted by zazpiak zazpi
Mintzatzekotz, behar da zerbeit erraiteko, hura erran eta gero isilik egon.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Batzuk halakoak dira non
Posted by zazpiak zazpi
Nagusi batzu halakoak dira non, ezagutzen ahal balituzte beren sehiak eta halaber beren burua, ahalge bailitazke beren nagusigoaz.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Bi astakeria
Posted by zazpiak zazpi
Ezkontzea diru harrapatzeko bakarrik. Ezkontzea dirurik gabe. Bi astokeria.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Bermatzen ez dena
Posted by zazpiak zazpi
Alferra ez da deusik egiten ez duena: oro ari baikira zerbeit. Alferra ez da guti ari dena: horregatik berdin nekatua izan ditake. Alferra da bere hartan gogo onez bermatzen ez dena.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Ontsa heltzeko
Posted by zazpiak zazpi
Nahi bazare ontsa heldu, zozoek lehen hitza ateratu artio igurik ezazu beti, azkena uzten duzularik emazter.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Gozorik hoberena
Posted by zazpiak zazpi
O, haurreko egun berriz jinen ez zaretenak, zuetarik dut bihotzean nere bizi apurrak eman daukedan gozorik hoberena!
Jean Etxepare. Ameriketako oroitzapenak, 1909
Udaberria lehen izan baitzen
Posted by zazpiak zazpi
Udaberria lehen izan baitzen, lehenago, askoz ere lehenago, gaztaroa baino ere lehenago, oso urrungo urte urrun haietan…
Txillardegi. Antigua amets, 1973
Hezurmamitzen dugunok
Posted by zazpiak zazpi
Gaurko Euskal Herri Osoa ez dugu zuk eta nik soilki hezurmamitzen, ez, integrista jauna, baizik abertzaleek eta karlistek, liberalek nahiz komunistek, Espainiazale nahiz Frantziazaleek, katolikoek nahiz bestelakoek, ondratuek nahiz lapur likiskume eta beste barrabasek, baita horietxek ere zoritxarrez, baita gure artean hain gutxi ez diran pellokirtenek ere, euskerazaleek eta erderaz jarduleek, zuk bezela pentsatzen dutenek eta ez dugunok, guziok.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Amor eman behar
Posted by zazpiak zazpi
Guziok bat! Hala hots egiten zaigu aspaldion. Horratx gaurko euskaldunon helburu eta beharkizun gorriena. Hortarako ordea anaia arteko tikimikiei amor eman behar lehendanik eta tolerantzi gehiena ukan behar lagun urkoekin: honatx, nerantzuke nik, lehenbiziko urratsa. Lehenbiziko urrats hau gabe huts genuke beharkizun hura, “Guziok bat!” hura.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Abendaren hatsa
Posted by zazpiak zazpi
Ez dedila beraz mintza gure baitan setakeria, ez hainbeste kalte dagigun politika sakabanatzailea. Mintza dadila Abendats, euskotar guziok barru-barruan daramagun eta bakoitza bakoizki tauparazten gaitun Abendats.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Jarrai gure gaitzean
Posted by zazpiak zazpi
Inor guzien aburuak irabazi zain bagaude, jarrai dezagun ezer idazteke, jarrai gure gaitzean.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Alarguntza itunena
Posted by zazpiak zazpi
Guk ez dugu ezagun izan eztairik, alarguntza itunena baizik. Ez, errepublika aldiko askatasunik. Ez, euskaltasunaren orduko berpizkunderik, hilobi beltzaren zemaia eta hotzikara baizik.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Zurikatzeari ez-emanak
Posted by zazpiak zazpi
Euskaldunok hain baikera alkar zurikatzeari ez-emanak, gutxitan inork eskeiniko digu, hemen, nekatuaren suspergarritzat, ederretsi-hitztxo baten gozoa bederik.
Xabier Lizardi. Gure baratzatxoa, 1930
Edermina
Posted by zazpiak zazpi
Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakegu are bizigabeak ere ederminik badutela… Ez al da harria, bere burua edertu beharrez, haitzurdin bihurtzen?
Xabier Lizardi. Bergara, 1930gna., 1929
Alderdi ustelak
Posted by zazpiak zazpi
Euskera Jainkoaren aho-mihineko hizkuntza bereiz bat dala uste izaten degu: beti-garbi bat, herdoilezin bat; eta ez dakigu, guk hain errez egotzitako alderdi on horiek ustelak dirala eta gure zabarkeria zaharraren ume, euskera ez landuak sortu ditula.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930
Jantzienen eritasuna
Posted by zazpiak zazpi
Gure anaia hauen artean, mugaz honunzko alderdiko euskaldunen eri berberari ohar natzaio. Burujantzienak, jakitez ertenenak, euskeraz ahal duten gutxien ari izaten dira, nahiz jardungaia erreza izan…
Xabier Lizardi. Donapaleura joan-etorria, 1929
Odol zaharrez
Posted by zazpiak zazpi
Zertarako herri ertiarekiko batzarre bat?… Ea esan horren helburua… Hona. Gaurko erti landuagoa, nahasiagoa, guzitikagoa, odol zaharrez bizkortzea, asaben etxeko hats beroaz kutsatzea. Erti zuhaitz berria antzin-hezeaz bazkatzea; lehengo errotiko muskilez behar baitu herri bakoitzak bere ertia berritu, nahiz inongo txertorik ere edergarritzat hartu.
Xabier Lizardi. Bergarako itzaldia, 1930
Badakigu
Posted by zazpiak zazpi
Euskararen arazoa ez da borondatekeriaren bitartez konponduko. Badakigu. Euskararen arazoa, instituzioen mailakoa delako, politikoa da osoki.
Txillardegi. Eire eta euskal elebitasuna, 1977
Arratsalderik atseginena
Posted by zazpiak zazpi
Ez aipa haatik euskaldunetarik gehiener ez arraintza, ez ihizin ibiltzea, ez mendi gainetarik ageri diren bazter xoragarriak! Emozute hauier musa…, arratsalde haskari on bat itzalean, ur xirripa bat ondoan, botoila arnoak hartan luzaz freskaturik goxoago baitire…, afari bat dena kantu eta irrintzina, berek su handia pizturik borda zonbaiten aldean. Ez deiet nik, hasteko, gaizkirik erasiko hortaz: zertarik hatzeman baitezake eta hartan baitu hartzen gutarik bakotxak bere atsegina.
Jean Etxepare. Udatiarrak, 1906
Ez zuk eta ez nik
Posted by zazpiak zazpi
Hontan edo hartan zurekintxe ez pentsatzeak barru-barruko euskaltasuna ukatzen ez dula behingoz jakinarazteko, jakinarazi eta, beharrik, ondo gogoan josiarazi; bestela neu ere, zurekin integrismu hortan bat ez natorrenez gero, ez bainintzateke bilakatuko euskaldun. Euskaltasun Osoa, ez zuk eta ez nik, baizik guziok osatzen duguna dalako, guziok baldinbaite, nor gere egia eta on apuñoz.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Basa-jendea
Posted by zazpiak zazpi
Uri haundietan bizi zan jendeari, uri-jende esaten hasi ziran: astys, civilis. Geroxeago maltzur, astuto. Herri-jende xumeari basa-jende esatea ez dago ongi, baina gaurko egunean, baserrietan bizi dan jenderik ankerrena uri-jenderik gehienak baino gizabide haundiagokoa iruditu zait. Baserritarra naiz, uri haundiak ikusi ditut, ez det ordea ikusi gure baserritarrak bezain gizabidezko uritarrik.
Orixe. Gizabidea, 1950