Abe
23
Eta ez datoz
Posted by zazpiak zazpi
Komentuetako kanpaiak eta zakur ibiltarien zaunkak datoz Elexabarritik Basurtura. Bilboko zeru gorrian izar batzuk edo hodei pare bat dibujatzen dira. Zigarro-punta batetik berria piztu. Azkenean, gizona ohearen gainean etzaten da, eta milagro batez lokartzen baldin bada, amets itsusiak ditu. Euskera bere ama dela, eta besartean duelarik, hil egiten zaiola. Bere anaiak deitzen ditu bere laguntzan, eta ez datoz.
Gabriel Aresti. Euskeraren izen poetikoak, 1967