Estetika berri bat
Posted by zazpiak zazpi
Edertasuna kopiatzeko begiak behar, itsu dan olerkariek amets tartean diraden ludiak bila dabilzki, eta euren aurrez aurre danari, kuku egiten diote. Ez dakit inork ohartarazi zigun, bainon Lizardiren olerki idaztiƱoak izen zoragarri du Biotz-Begietan. Estetika berri baten laburpena.
Lauaxeta. Lizardi olerkaria, 1933
Euzkotarrek ez dakie
Posted by zazpiak zazpi
Holako olerkari bat agertzen danean, alde guztietan poza entzun behar geunke, baina lurralde honetan hots bat be ez dogu entzun. Negar egiteko lain. Olerkari bat Urtziren bezuza da, besteen pozgarri dan gizona. Baina euzkotarrek ez dakie zer balio dauan holako batek. Hemen olerkariak zorotzat edonork hartuko dauz. Gaurkoz Euzkadin ez eze Espainan be, Lizardi lako olerkariak ez dira izango bi. Geure elertizaleak poztuten dira? Ez dirudi. Ederminak barik, zizkimizka azkurak jo dauz.
Lauaxeta. Biotz-begietan, 1932
Oroitzapen besterik ez
Posted by zazpiak zazpi
Sagasti eder, sagasti zuri
inguma-atsegintoki iduri…
O, Lizardi!
Dastatu huen agian hik
lehen lore goiztar haren eztirik?
Gure aspaldiaren lore zuriak
oroitzapen besterik ez dituk.
Oroimenean zeudek hilik.
Xabier Lete. Bigarren poema liburua, 1974
Gizarteko komunio batean
Posted by zazpiak zazpi
Lizardi nirea da, nire esku biak, nire poesia eta nire herria nireak diren bezala. Gizarteko komunio batean.
Gabriel Aresti. Lizardi, poeta, 1964
Ez da esplikatzen
Posted by zazpiak zazpi
Lizardi ez da esplikatzen. Lizardi konprenitu egiten da.
Gabriel Aresti. Lizardi, poeta, 1964