Txindi apur baten ordez
Posted by zazpiak zazpi
Ketan tximinia guztiak dagoz eta zerua estalduten deutse honeik. Lehenago Euzkadiko haranetatik argi ikusten zan ortze garbia, orain keak dana ilundu daroa ta langileek ezin ikusi dabe zerurik. Oletako burni hotsak ostenduten deutse kanpaiaren hotsa, otoi egiteko orduan. Ez zerurik eta ez otoirik, dana galdu dau txindi apur baten ordez.
Lauaxeta. Olak ikusten, 1931
Inor ez gure artean
Posted by zazpiak zazpi
Ez da harritzekoa komunistek bazkide asko batzen badabez. Inork ez dagi gure artean langileen aldeko lanik.
Lauaxeta. Olak ikusten, 1931
Bortitzagoak ere
Posted by zazpiak zazpi
Ez nator ni, beraz, mota guzietako langileen alde eginak diren lege berri eder horien aurka. Egin beharko dira bortitzagoak ere. Ta ez izutu: lege horiek izitzen bagaituzte, Jainkoaren aginduak gaitu izitzen.
Telesforo Monzon. New Yorkeko Miss Griffing eta Bergarako Kasimira, 1951