Erdal-txitxare nazkagarria
Posted by zazpiak zazpi
Euskaldunon hezur-mamiak atergabe jaten ari den erdal-txitxare nazkagarria hil arte, ez dugu onik izango.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958
Ola handi ilun
Posted by zazpiak zazpi
Kaletar langileok ikusi izan al dituzue inoiz, hiri nagusietan eta, beren ola handi ilun haiei amodioz begira? Maitasunik gabeko lan hura ez al duk gizontasunaren etsai?
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953
Gutaz ahalgetua
Posted by zazpiak zazpi
Sumatuz euskaldunak ospetsu nahian
guretik deus ez duen hizkuntza mihian
sofritzen egoiten naiz horien erdian
gutaz ahalgetua, nigarra begian.
Xalbador. Nigarra begian, 1976
Frantses edo espainol
Posted by zazpiak zazpi
Zortearen indarrez munduan ni ere
sartu nintzan euskaldun agerien jabe…
Frantses edo espainol sortu banintz hobe
gaur ez nuen izanen hoinbertze nahigabe!
Xalbador. Nigarra begian, 1976
Lanopean bezala
Posted by zazpiak zazpi
Bat herria goratzen arrotz baten gisa
arrotz-nahiak berriz herriaren hitza…
Gureak ja egin du, gaiten garbi mintza
lanopean bezala galduak gabiltza:
ez daizke bi nagusi batean zerbitza!
Xalbador. Herria eta hizkuntza, 1976
Hobia atxurkatzen
Posted by zazpiak zazpi
Euskerak, Euzkadiko Agintari eta enparau abertzaleei, buruauste haundirik ez die ematen. Izparringietan noizikpehinka, erostaren bat jo, Francok gure hizkuntza geroago eta gogorkiago menperatzen dualako, eta kito. Gainera, hori ere erdaraz. Ez ote dakuste, gure etsaiak baino kalte haundiagoa egiten diotela euskerari, mundu zabalean erderaz hain apainki argitaratzen dituten izparringiekin? Zeharo itsuturik daude eta ez dute ikusi nahi, oinazpian euskeraren hobia atxurkatzen ari diranik.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1947-09-26
Bere buruari irriz
Posted by zazpiak zazpi
Aitzinekoez oroituko gireno, atxikiko dugu gure burua zerbeit, ez guhauren begietan bakarrik, bainan bertzeek ere goresten gituztela. Bere mintzaia, soina, erlisionea, bihotzeko ala izpirituzko azturak, bizimoldea, harat-hunatak, debalde uzten dituen gizaldea, bere buruari irriz hasten da, irriz ordu beretik abiatzen baitzaizko bertzeak; bere baitan federik ez ukanez laster galtzen ditu onerateko zituzkeen jaidurak; ttipituz, urtuz bezala doa; eta azkeenan, orotaz gabetua, bertzeen azpirat, betierekotz heien meneko erortzen da, ezdeusturik.
Jean Etxepare. Pesta-Berri, 1904