Auziak irabazirik
Posted by zazpiak zazpi
Gure guraso maitagarriek beren hizkuntz ederra etsai portitzek lurraren azpiraño sarturik arras ezkutatu nahiean darabiltela ikusi badute ere denpora luzean, gaurko egunean arkitzen da, beraren seme prestu leial argien bidez, auziak irabazirik, eder eta galant, pizkor eta sasoikoa txit, erdaldun mingain latz harroek honelakorik gertatzea uste ez bazuten ere.
Iztueta. Gipuzkoako probintziaren kondaira, 1847
Hobia atxurkatzen
Posted by zazpiak zazpi
Euskerak, Euzkadiko Agintari eta enparau abertzaleei, buruauste haundirik ez die ematen. Izparringietan noizikpehinka, erostaren bat jo, Francok gure hizkuntza geroago eta gogorkiago menperatzen dualako, eta kito. Gainera, hori ere erdaraz. Ez ote dakuste, gure etsaiak baino kalte haundiagoa egiten diotela euskerari, mundu zabalean erderaz hain apainki argitaratzen dituten izparringiekin? Zeharo itsuturik daude eta ez dute ikusi nahi, oinazpian euskeraren hobia atxurkatzen ari diranik.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1947-09-26
Erdara eder eta leuna
Posted by zazpiak zazpi
Salamancatik irten da argitasuna
euskaldun batengandik â??zer edertasuna!â??
ikusi arazteko ongarri zaiguna
gureganatutzeko zoriontasuna!…
Anaiak, poz gaitezen, badator eguna
herritar ahaltsu batek bidezten diguna,
eta betiko dohatsu egingo gaituna:
utzi dezagun gure hizkuntza astuna
jendeen arterako balio ez duna
eta betor erdera eder ta leuna
â??biak jakitea da txit gauza iluna!â??.
Egin zagun Migelek esaten diguna
eta guretzako da berriontasuna:
Tubalen kastarentzat zer etorkizuna!
Pedro M. Otaño. Berri on bat, 1903
Pagotik urrun orbela
Posted by zazpiak zazpi
Behinola hemen gu ginalako
entzute makal, goibela
euskaldunaren barri ez dakin
hainbat burutan txapela:
pagotik urrun orbela.
Frantzisko Atutxa. Mugarra begiraria, 1960