api
10
Neure eginbidea
Posted by zazpiak zazpi
Miretsiko duzue agian nik –Euskal Herriko ez naizelarik– euskaraz eskiribatzeko ausartziaren hartzea. Baina, baldin konsidera badadi, edirenen duzue ez dela gauza hunetan ausartziarik, eta ez zer miretsirik: aitzitik, bertzela egin banu miretsi behar zatekeiela, eta erran, ahanzi zitzaitala neure eginbidea. Zeren Jainkoak niri hizkuntza hunen ikasteko antze apur bat eman derautanaz geroz, iduritzen zait hoben nukeiela, eta ere ezagutza gutitako eta esker gabe izanen ninzela, baldin Euskal Herrian ikasia Euskal Herriko probetxutan enplegatu ez banu.
Estebe Materre. Dotrina kristiana, 1617