Bizitzan parte hartzeak
Posted by zazpiak zazpi
Ez nau ni liburuen irakurtzeak hanbat moldatu, bainan gizonen bizitzan parte hartzeak.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999
Batasunaren errealitate konkretuak
Posted by zazpiak zazpi
Herri bakoitza, kultura bakoitza eta hizkuntza bakoitza Humanitatea deitzen diogun ideal batasunaren errealitate konkretuak dira.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969
Agintzetarik baino
Posted by zazpiak zazpi
Egintzetarik da ezagun gizona biziki hobeki, agintzetarik baino.
Jean Hiriart-Urruti. Bozak…bozak, 1904
Ola handi ilun
Posted by zazpiak zazpi
Kaletar langileok ikusi izan al dituzue inoiz, hiri nagusietan eta, beren ola handi ilun haiei amodioz begira? Maitasunik gabeko lan hura ez al duk gizontasunaren etsai?
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953
Baina kontuz!
Posted by zazpiak zazpi
Bai, euskeraren inguruan bil gaitezen euskaldun guztiok, eta modu honetan laster etorriko zaigu hodeirik eta ekaitzik gabeko egun guztiok deseo eta espero duguna. Baina kontuz! Euskaldunak izan baino lehen, gizonak izan behar dugu, eta gizonaren izena merezi ez duen gizona, hori, ahotik hagin ustel bat bezala, edokia, kendua, arrankatua, jaurtikia eta botea izanen da.
Gabriel Aresti. Agustin Ibarrolaren pinturak inguratutako hitzak, 1966