Ez koldarrentzako
Posted by zazpiak zazpi
Jopurik jasan ezin daben itsasoa eta abenda, gogo indartsuentzako eginak dira, ez koldarrentzako.
Lauaxeta. Itsas bazterretik, 1931
Abertzaletasun gaizki gidatuak
Posted by zazpiak zazpi
Abertzaletasun gaizki gidatuak, batzutan, endelegurik prestuenak ere itsutzen ditu.
Gabriel Aresti. Euskal asto-lasterrak, 1972
Ez gaitu maitasunak
Posted by zazpiak zazpi
Ez gaitu maitasunak batzen, ikara larriak baizik.
Horregatik natzaio agian leial aberri dohakabe honi.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981
Aberria, orain
Posted by zazpiak zazpi
Eta aberria, orain
lotsaldi eta erorka guzien izendapen zait.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981
Nere espainol egitea
Posted by zazpiak zazpi
Nere espainol egitea Espainiako gobernupean, Espainiako legepean bizitzea Espainiako beste edozeinek bezeinbat eskubide eta eginbide ditudala; hori da laterritasuna edo “ciudadanía”. Baina hortan akabo, hor ez dago nazionalitaterik. Abertzaletasuna edo nazionalitatea izatea heldu da odoletik, endatik, abizenetik, hizkuntzatik eta sorlekutik.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934
Aberri bat borobiltzeko
Posted by zazpiak zazpi
Abertzaletasunean guk berexten ditugu odola edo enda, oroituria, sorlekua, hizkuntza eta ohiturak. Zer horiei bide emanez aberri bat borobiltzeko edo osatzeko.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934
Aberrietan sinesten ez
Posted by zazpiak zazpi
Ni gauza guztien gainetik euskaldun abertzalea naiz. Nire aberria, zortean kabitu zaitan aberri tristurazko hau, nik hautatu ez dudan aberri gutti hau kontentatuko da, zeren hain kristaua eta Elizako Ama Santuaren alaba fidel eta leial izanik, haren semerik gaiztoena komertitu den, bai eta, gainera, azkenean komertitu. Gaixoa! Horretan atsegina ematen diot. Lastima da aberrietan sinesten ez dudana.
Gabriel Aresti. Joxe Azurmendiri eginiko gutuna, 1961
Aberriaren zimentuak
Posted by zazpiak zazpi
Abertzaletasunaren arabera ez bagara euskeldunak handitzen, ez ditugu gure aberriaren zimenduak ongi finkatuko.
Larreko. Ene maiteak, jo dezagun lehengo bideari, 1918
Gure izate guzia
Posted by zazpiak zazpi
Ez dago gure izate guzia mintzoan bakarrik; odolean, kondairan, ohituretan eta betidanik izan duen esku eta zuzenetan.
Larreko. Zer ote gara gu, 1918
Mortu soilenean galdu
Posted by zazpiak zazpi
Etxepareren oihua, mortu soilenean galdu zen. Zerbait behar zukeen bere baitan oihu harrigarri hark: aberri-arnasa.
Andima Ibinagabeitia. Arana-Goiri euskal idazle, 1953
Lokatzetan sartua
Posted by zazpiak zazpi
Belar-gurdi bat ekartzeko asmoz ateratuak ginen etxetik. Eta horra: gurdia basan sartu. Gaua etorri zitzaigun eta, idiketara joan beharrean, hasi ginen predikatzen: bide hobeak behar omen ziren munduan egin! Hogei urte igaroak dira geroztik. Bideak ez dituzte antolatu. Eta gure belar-gurdia hantxe dago beti: lokatzetan sartua.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959
Guretik ari
Posted by zazpiak zazpi
Gure baitan bagaude, gure baitaz ariko gara ere. Eta horixe behar genuke euskaldun abertzaleok; gurean egon eta guretik ari. Bestela, leiho ondoan jarrita bizi behar bagara beti, auzoak bai jorratuko ditugu ongi baina… etxeko artoak ez.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959
Egiazko abertzaletasunik
Posted by zazpiak zazpi
Lurrarenganako maitasunik gabe, ez da niretzat egiazko abertzaletasunik.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953
Otsoa otso
Posted by zazpiak zazpi
Nahiz errege koroaz, nahiz txapel gorriz, nahiz friji txanoz, nahiz txamarra urdinez, nahiz gorri minez burua eta gorputza estalita agertu, otsoa otso eta espainiarra espainiar.
Andima Ibinagabeitia. Lauaxeta, 1967
Loturak kentzera
Posted by zazpiak zazpi
Bagira zaiozute, hara hor Euskera
non datorren semeei loturak kentzera.
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]
Arrazoia banderatzat
Posted by zazpiak zazpi
Gabiltzan zutik, buruak goitituaz, harrokeria gabe baina gogor, arrazoia banderatzat degula.
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]
Hartu dezagun gerok
Posted by zazpiak zazpi
Asko da nagitasunez, asko da makurtzez, aspertu gera eskatzez zor zaiguna. Hartu dezagun gerok, berdin gurea da eta!
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]
Karga bizkarrera
Posted by zazpiak zazpi
Ez degu ikusten, zenbat eta gehiago makurtzen geran, orduan eta karga gehiago botatzen digutela bizkarrera?
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]
Ume hilak
Posted by zazpiak zazpi
Zeratarako izan honen umilak, ume-hilak bagina bezela?
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]
Aska ditzala
Posted by zazpiak zazpi
Denok maitaro agurtzen degun maiatzeko eguzkiak
aska ditzala euskal lurra eta katibu dauden guztiak.
Pedro M. Otaño. Euskaldunak Arjentinan, 1910
Hernio han dago zutik
Posted by zazpiak zazpi
Asko ziraden erromatarrak
eta euskaldunak gutxi bakarrak
baina Hernio han dago zutik
lehen eta geroztik.
Pedro M. Otaño. Aitorren semeak eta Erroma, 1910
Arma zorrotz bat
Posted by zazpiak zazpi
Bi nazionalismo mota dago, popularra eta burjesa. Exzepzio ohoragarri batzuk ongi errespetatu eta ohoratu ondoren, esperientzia mingotsak honela diosku, nazionalismoa, burjesentzat, bere pribilejio ekonomikoak defenditzeko arma zorrotz bat besterik ez dela.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, Baiona’72, 1972
Euskaldunak euskereari gorroto
Posted by zazpiak zazpi
Euskaldunak daukoguz hemen asko eta asko, euskereari gorrotoa hartu dautsoenak, geuk abertzaleok maite dogulako bakarrik. Zein itsukeria handia!
Kirikiño. Euskerea eskoletan, 1913
Euskera bagako eusko
Posted by zazpiak zazpi
Euskerea lehenengo, gure aberriaren arnasea, gure aberria izango bada behar-beharrekoa dana, ba ez dogu uste inor egongo danik euskera bagako eusko herririk izan leitekeenik.
Kirikiño. Gernikako batzarra, 1920
Euskerea hilten
Posted by zazpiak zazpi
Ikusten dozuzanean euskaldun bi edo hiru edo gehiago, jeltzaleak izanik euren artean erderaz hitz egiten (eta hori eurrez ikusi zeinke), esaizu: Horreexek dozak Dregueral-en lagunak euskerea hilten.
Kirikiño. Dregueral-en lagunak, 1920
Horreek eurok sakatzen dautsoe zulorantza
Posted by zazpiak zazpi
Abertzaleak ez diran bazkunak, euskerearen alde dinarduela esan arren, ez dabe euskerea gaizkatuko. Baina… abertzale asko diran lakoak balira danak edo gehienak, abertzaletasunak be ez leuke gaizkatuko euskerea, ezta hurrik emon be! [...] Nire aburuz, horreek eurok sakatzen dautsoe zulorantza gure ele gaixo honi, espainiarrek eta espainiartzaleek baino gehiago.
Kirikiño. Abertzale asko eta euskerea, 1920
Zatia eta zati biak
Posted by zazpiak zazpi
Euskal Herria da euskeraz hitz egiten dan gure aberriaren zatia; Euzkadi da gure Aberri osoa, euskeraz hitz egiten dan zatia eta erderaz hitz egiten dan zatia, zati biak hartzen dituen izena.
Kirikiño. Euskalduna, euskotarra, 1918
Ezinik ez
Posted by zazpiak zazpi
Aberriaganako maitetasunak ez dau ezagutzen ezinik.
Kirikiño. Euskerea zelan zabaldu, 1913
Hau berau dan lez
Posted by zazpiak zazpi
Guk hartu behar dogu geure Aberri hau berau dan lez gaur, ez geuk gura geunkean lez.
Kirikiño. Zelan idatzi?, 1913
Aberkoi usain
Posted by zazpiak zazpi
Aspaldiko mendeak barrena gehiegi bazkatu ditugu geren gogoak aberkoi usainezko gezurrez.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930
Aberri ilun eta triste bat
Posted by zazpiak zazpi
Batez ere abertzale diruzaleengandik, aberats jainkorik gabekoengandik eta elizgizon Kristoren etsaiengandik defendituko dut nire aitaren etxea, horiek eman baitigute aberri ilun eta triste bat.
Gabriel Aresti. Agustin Ibarrolaren pinturak inguratutako hitzak, 1966
Aberri norgarria
Posted by zazpiak zazpi
Politikaren mailan eta erresumaren mailan, kondairaren mailan beraz, Euskal Herriak beste naziogarririk baduela esatea, ez da egia. Hizkuntzaz kanpo, Euskal Herriak ez ez du gaur, kondairaren mailan beti, aberri-norgarririk batere.
Txillardegi. Euskotarrak utikan!, 1965