Gizonaren naturel gaixtoa
Posted by zazpiak zazpi
Handiek bere abantaila berexia ez die sekula utziko txipien eta populiaren amurekati, non ez den gizonaren naturel gaixtoa eta anbizionia khanbiatzen.
Agosti Xaho. Herritar ezinago maitiak!, 1852
Txipien kontra beti akort
Posted by zazpiak zazpi
Gizonez gizon ez da gehiago ez txipirik ez handirik… Bainan oh! zer diferentzia aisetarzunean!… Batzu opulentzian, aberastarzunez okiturik, abondantzian eta munduko ponpa guzietan!… Orguliak harturik, bihotza gogorturik, kargu handietan, errege txipi batzu bezala, oro zerbutzari, agur-egile, handiz handi adiskide, txipien kontra beti akort, otsoak aharien kontra bezala…
Agosti Xaho. Donapaleuko populian eta republicain aldeko phartez laborarier, ofizialer, langiler eta braseroer, 1849
Elkarri eskaintzen ez
Posted by zazpiak zazpi
Nagusiek, elkarretaratzean, pipatzen dute langileek bezala, baina ez dute hauek bezala zigarretarik elkarri eskaintzen.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Soraio eta hotz
Posted by zazpiak zazpi
Gure aberatsak beti bezala, eusko-kulturari buruz soraio eta hotz. Pozik emango nieke astinaldi gogor bat burutik behera, merezi dutelakotz. Beharba egunen batean zartailua erabili beharko dugu.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1950-09-15
Hainbat mustur
Posted by zazpiak zazpi
Atzo jauntxuak gaur kapitalistak
Feudalak atzo burgesak gaur
Zenbat zakur hainbat mustur
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Burjes izpiritua
Posted by zazpiak zazpi
Nik esango nuke, hamazazpigarren mendean burjes izan zitekeen neurrian, burjes izpiritua Axularrengan agertzen dela.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981