Asma dezagun
Posted by zazpiak zazpi
Euskal kulturadun hutsak ezin bagintezke izan, asma dezagun kultura berri bat, munduko kulturaren abangoardian martxa gaitezen. Ahal duguna salba dezagun, eta apur hori eraberritu dezagun. Ateratzen denarekin, munduari desafio diogun. Horrela salbatuko gara.
Gabriel Aresti. Mendearen semeok, 1965
Euskal zakurrak eta euzko hienak
Posted by zazpiak zazpi
Franco hil den egunean, orduan etorriko dituk euskal zakurrak eta euzko hienak, eta betiko egoeran jarraikiko diagu, beti kulturaren gabezian, beti borondate librearen ukaeran.
Gabriel Aresti. Joxe Azurmendiri eginiko gutuna, 1961
Bihotz eta gogo bateko
Posted by zazpiak zazpi
Zaharrak eta gazteak, ez izanik ere eskola bereko, bihotz eta gogo bateko izan gaitezke. Horretan dut ene itxaropena: jokabide sozial eta politikoek zatikatzen bagaituzte, kulturak elkartuko gaituela.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Biltzen duenetik ere
Posted by zazpiak zazpi
Ez da gure kultura hazten bakarrik historia luze batek ekarri digunetik, baina bai mundu zabaletik biltzen duenetik ere.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Haginka eta ukabilka
Posted by zazpiak zazpi
Lortu genuen kultura apurra ere, haginka eta ukabilka hartu genuen liburu debekatuetatik.
Gabriel Aresti. Euskeraren izen poetikoak, 1967
Beheraxeagoko lurrak
Posted by zazpiak zazpi
Ez liguke batere kalterik egingo, nere ustez, lehen filosofiaren gailur agorrak pixka batez utziko bagenitu beheraxeagoko lurrak, haritzak eta pagoak eta nolanahiko landareak ekar ditzaketenak, zertxobait lantzeko.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960
Gosea berdintzeko
Posted by zazpiak zazpi
Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960
Kultura baten alde onez
Posted by zazpiak zazpi
Teknika soilaren jabe egin garen euskaldunok itxuragaiztoko fabrikaz bete ditugu behinolako soro eta basoak. Saia gaitezen, beraz, kultura baten alde onez lehenbailehen jabetzen, alde txar askoren jabe aspaldi egin ginenez gero.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960
Ezpata zorrotz
Posted by zazpiak zazpi
Gure ezpata garbitu, zorroztu eta gantzutu beharrean gaude, edonongo kultur zelaietan erabiltzeko.
Andima Ibinagabeitia. Buru-lan, kultur-lan (II), 1952