Iparragirreren bihotza
Posted by zazpiak zazpi
Horra, Iparragirreren bihotz haunditasuna: libertatea maite du, baina norkeria eta murrizkeria gabe, ororendako, etxerako eta auzorako.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Iparragirrek
Posted by zazpiak zazpi
Euskalduntasuna aldarrikatzen du, euskalduntasun sutsua, baina norkeria eta haundikeria gabea; anaitasuna, ez herrialde batekoena bakarrik, mundu guztiko bizilagunena baizik, nazino guztietako gizonei bizikidetasunera eta alkartasunera dei eztitsua eginaz, eta batez ere libertatea oihukatzen digu, Euskalerrikoa ez ezik mundu guztiko gizonei, izatez, Jaungoiko legez, dagokiena.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Edo sekulan oinpeturik
Posted by zazpiak zazpi
Edo euzkoak batzen dira edo sekulan oinpeturik biziko dira.
Lauaxeta. Lizarrako batzarra, 1931
Gogorra izango da
Posted by zazpiak zazpi
Ai, poeta!
Gogorra izango da zuretzat
Askatasun Eguna.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968
Hartu-hartuka
Posted by zazpiak zazpi
Askatasunik ez du inork ematen: indarrez eta bortxaz iritsi behar da: “eman-emanka” ez, hartu-hartuka baino.
Andima Ibinagabeitia. Erri bat gainezka, 1958
Denen gogoan emana
Posted by zazpiak zazpi
Udak ardia derama
libro oihanetan barna
orduan ez naiz ni jauna.
Libertatea Jainkoak baitu
denen gogoan emana
uzten diotet baimena.
Nola dezaket kondena
nihaurek maite dutana?
Xalbador. Artzaintza, 1976
Kaleetan oihuka
Posted by zazpiak zazpi
Orain ikusten dira zenbait tuno bakar
kaleetan ijuka Viva la liberta…!
Neronek galdetu det: gauza honek zer dakar?
Gezurra esan didate hamabitik hamar.
Xenpelar. Bertso berriak…,1869
Kontsolamendu barregarria
Posted by zazpiak zazpi
Euzkadiren libertateak euskaldunen libertatea erran nahi du, eta ez jabe-aldaketa soil eta huts bat. Euskaldun langileak kontsolamendu barregarria edukiko du, baldin bere esplotadorearen euskalduntasunarekin kontsolatzen bada.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972
Guztien libertatea
Posted by zazpiak zazpi
Euskal Herri libre bat nahi dugu. Herrien kontzierto internazionalean leku bat, toki prestu eta ohoretsu bat deseo diogu gutzaz erditu zen herriari. Baina kontuz, herriaren libertateak berekin bere seme guztien libertatea ekarri behar du. Euskaldunek gatibu iraun behar baldin badute, nola apurtuko ditu Euzkadik bere kateak?
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972
Arriskua
Posted by zazpiak zazpi
Libertateak, batez ere, arriskua adierazten du, jokabide ona ez hartzeko arriskua.
Ricardo Arregi. Esku zikinak, 1968