Abe 28

Gloriak daukan edertasuna

Posted by zazpiak zazpi

Zeruak dauzka hamabi ate, aingeru bana guardian
urrez eginak murailak eta alaja finak erdian
gloriak daukan edertasuna musikaren alegrian
premio hori alkantzatzera gabiltzan fede garbian!
Xenpelar. Komeni diran bertso berriak…,1867

Abe 26

Xuxen, barna, zorrozki

Posted by zazpiak zazpi

Xirribinkak bezain xuxen, eta barna, eta zorrozki, zerk adiaraz ditzazke amodioa, esperantza, dolua, arimako harat-hunatak, gure barneko gozoa, ilundura, auhenak?
Jean Etxepare. Pesta-Berri, 1904

abu 14

Goibelaren goibelak

Posted by zazpiak zazpi

Salaberryren, Azkueren, A. Donostiren doinu bildumak tonu txiki dei beharrekoz gainezka dauzkagu. Ezin ba, besterik nahita ere, Euskal Arimak. Dantza zortzikoetan beretan, alaitu beharrez gotilunak hartzen gaitu eskuarki. Zeru goibelaren goibelak lausotzen edo gandutzen dituela esango litzateke gure enparantzetako trikiti eta irrintziak. Bai gutxitan eguzki giro gure erromeriek, ez gehiagotan txistularien saioek!
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 28

Lau-bost musika neurrik

Posted by zazpiak zazpi

Giza mintzoek ezin agerrarazi dezaketen misterio sakona, lau-bost musika neurrik azaltzen digute.
Andima Ibinagabeitia. Verdi, 1950