urr 14

Gauzak bertzelaka litazke

Posted by zazpiak zazpi

Gauzak bertzelaka litazke, Vaticano gobernuaren harremanak balirezke populuekin eta ez heien manatzale diren urruneko gobernuekin. Noiz ote?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Francoren egurpean

Posted by zazpiak zazpi

Luzarat segur, argitarat emanak izango dira euskaldun abertzale katoliko zintzoek jasan duten martirioa Francoren egurpean. Mundua harriturik geratuko baita horien kristau kemen eta kuraiaz. Lotsaturik geratuko den bezala, ikusiz Francoren garaiko eta haren menpeko apezpiku asko, nola izan diren diktador horren beldur, lausengari edo ipurdi milikari.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Pariseko gobernuaren kontseilu ona

Posted by zazpiak zazpi

Baionako azken apezpikuarentzat, 89 apez euskaldunek eskatu ginion Aita Sainduari gutarterat igor zezan euskara zakien apezpiku bat. Bainan gure eskaera ez zen onartua izan. Gu segur, Pariseko gobernuak bere “kontseilu onen” laguntza ekarri ziola izendatze horri.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Pariseko gobernuari galdatzen

Posted by zazpiak zazpi

Frantzian ez da Konkordatorik, bainan bada modus vivendi bat Vaticanoko eta Pariseko gobernuen artean. Aita Sainduak ditu Frantziako apezpikuak hautatzen, bainan Pariseko gobernuari galdatzen zaio ean gomeni zaizkon ala ez.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Euskal politika auzia dela-ta, parada ukan dut harremanetan jartzeko apezpiku multxo batekin: batzu euskaldunak, bertze batzu espainol eta frantesak. Denen ikuspideak berdintsuak aurkitu ditut, bainan desberdinak heien jokabideak.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Arraina burutik bezala

Posted by zazpiak zazpi

Arraina burutik usteltzen den bezala, Elizaren gorputza berdin.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

api 28

Izkepot lizuna

Posted by zazpiak zazpi

Eliz, dolar eta erailketaren arteko izkepot lizunaren ondoren, gure itxaropenaren zerua betiko itxi zaigu.
Andima Ibinagabeitia. Nemesio Etxanizi igorri gutuna, 1953

api 27

Ez du inoiz Elizak

Posted by zazpiak zazpi

Euskotasunaren kontzepturik ez du inoiz Elizak onartu, eta jakina, euskotasuna sendotzerik ere ez du inoiz egin.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953