ira 24

Iparragirreren bihotza

Posted by zazpiak zazpi

Horra, Iparragirreren bihotz haunditasuna: libertatea maite du, baina norkeria eta murrizkeria gabe, ororendako, etxerako eta auzorako.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Iparragirrek

Posted by zazpiak zazpi

Euskalduntasuna aldarrikatzen du, euskalduntasun sutsua, baina norkeria eta haundikeria gabea; anaitasuna, ez herrialde batekoena bakarrik, mundu guztiko bizilagunena baizik, nazino guztietako gizonei bizikidetasunera eta alkartasunera dei eztitsua eginaz, eta batez ere libertatea oihukatzen digu, Euskalerrikoa ez ezik mundu guztiko gizonei, izatez, Jaungoiko legez, dagokiena.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

api 23

Euskaldunena

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunetan neretzat euskaldunena.
Felipe Arrese Beitia. Homero euskalduna, 188?