Larmintz mehea
Posted by zazpiak zazpi
Gure bereztasuna ez da europartasunaren hezur-mamiei usain eta kolore berexi-antzekoa ematen dion larmintz mehea baizik.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960
Gizarte gizatiar bat
Posted by zazpiak zazpi
Europa ondasun bat da, baina segun nola egiten den. Besterik gabe ez da ondasun bat. Gizarte gizatiar batentzat baldin bada bakarrik du sentidu bat.
Rikardo Arregi. Europaren jaioezina, 1967
Herrien Europa
Posted by zazpiak zazpi
Guk nahi-behar dugun Europak ez du nolanahikoa izan behar. Ez du kapitalisten eta trust handien Europa izan behar. Ez du ezertarako balio ez duten antzinako estatu zaharren Europa izan behar. Herrien eta pertsonaren Europa izan behar du. Hori lortzen ez den bitartean ez dugu bakean egoteko eskubiderik, ez dugu lanik egin gabe egoteko eskubiderik.
Rikardo Arregi. Europa berriro, 1964
Ihes egiteko
Posted by zazpiak zazpi
Badira Europan nazioak, taldeak, jendeak, Europaren batasunarekin beren problemak konponduko direla uste dutenak. Horientzat Europa benetako problemei ihes egiteko modu bat da.
Rikardo Arregi. Europa berriro, 1964
Abstrakzino huts bat
Posted by zazpiak zazpi
Sendia bada herri baten oinarria, herriak dira Europaren oinarriak, eta inor herritar on izan ez baititeke beraren senitartea ukatzen badu, halaber inor ezin izan diteke europar on bere herritasuna ukatzen badu. Herririk gabeko Europa bat abstrakzino huts bat baizik ez litzake, haragi eta odol gabeko iratxo bat.
Jon Mirande. Euzkadi eta Europa, 19??