Abe
29
Zahartzen ikastea
Posted by zazpiak zazpi
Gizonak ikas litzakeenetan, zahartzen ikastea litzaiguke ederren. Ez da ikasgai gorenagorik.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951
Abe
29
Zahar etsi ezinak
Posted by zazpiak zazpi
Gizonen elkarganako gorrotoetan, zahar etsi ezinak gazteari diona ere ez da makalena.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951
Abe
29
Ia hustu zait ganbara
Posted by zazpiak zazpi
Salan ez daukat ezer askorik
ia hustu zait ganbara
nere bertsoak ahituxe dira
orain gazteen txanda da.
Txirrita. Zarraren agurra, 1936
Abe
25
Nor ote da zaharrez
Posted by zazpiak zazpi
Ixil nindoalarik haitz hekien pean
gogoeta hunek nu jo nahigabean:
Eskual Herrian gaindi, oraiko mendean
nor ote da zaharrez oroit gutartean?
Oxobi. Uztaritze, 1913
api
13
Elur gainean habirik
Posted by zazpiak zazpi
Galdetzen dute zergatik nagon
hain bakar mutilzaharturik…
Ez du txoriak inoiz egiten
elur gainean habirik!
Emeterio Arrese. Behazun tantoak, 1913