Ez nolanahikoa
Posted by zazpiak zazpi
Etxahun, bertsolari edo neurtizlari ez eze, olerkari ere izan genuen, eta ez nolanahikoa gainera, bere ahapaldietan halako gihar, esakizun indartsu, maisutasun eta goi arnasaren eragin sendo bat nabari baita.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Herri giroz hornitua
Posted by zazpiak zazpi
Sortzen dira tarteka-marteka euskal bihotzaz osoro jabetzen diran bertsolariak, beren isuria herri giroz hornitua baitator ubegitik, garbi, lerden, txairo, eta herriak beregan bilatzen du non ase, non goza, non mozkor.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Barruko sua
Posted by zazpiak zazpi
Bertsolariek euren barruko sua agertzen dabenean, herria bizkor daroe.
Lauaxeta. Bertsolariak, 1931
Kopla maite duena
Posted by zazpiak zazpi
GiristiƱoa, eman diat eskarazko bertsutan katoliko manuala neure asti ordutan, ikusirik nola bainaiz iaiatzen eskalduna, gure nazioa dela kopla maite duena.
Ziburuko Etxeberri. Manual debozionezkoa, 1627