Ogi bako etxea
Posted by zazpiak zazpi
Bideetan jausten diran orbelek eta txori habia hutsek, ez deuste minik emoten. Baina ogi bako etxeak, bai.
Lauaxeta. Negua, 1931
Zerga handiak
Posted by zazpiak zazpi
Dapartamendu huntan ez zen Renaud baizik
hamar deputatuetan paubren unik jalki
baina hura ez die bertzek gaiztorazi.
Ez balira nunbrean hurak izan nausi
gure zerga handiak zitukian jaitsi.
Etxahun. Musde Renaud, 1850
Afable lizatin bat
Posted by zazpiak zazpi
Barkoxeko apezak
oro dira manexak
ez giniroia otean üken ziberutar artzain bat
prauben eta aberatsen afable lizatin bat?
Etxahun. Barkoxeko eliza, 1959
Neskatila praubetan
Posted by zazpiak zazpi
Jinkuak maradika beza Gaztelondoko Topetia
eta neskatila praubetan amorio ezartia!
Etxahun. Ahaide delezius huntan, 1848
Hain desbardin
Posted by zazpiak zazpi
Zelietako Jinko Jauna, zützaz nüzü estonatzen
zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten:
batak indarrik gabe, besteak zentzü gabe, beti paubre egitzen…
Etxahun. Ahaide delezius huntan, 1848
Deusik ez den lekuan
Posted by zazpiak zazpi
Deusik ez den lekuan, erregek bere zuzenbidea galtzen du.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Moltza zabala baina
Posted by zazpiak zazpi
Moltza egiazki zabala da bainan kornuadak bakanak dire.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Pobre biluzia
Posted by zazpiak zazpi
Pobre biluzia, nihork ezin berriz biluz dezake.
Voltoire. Dialogoak, 1620