Eskritorearen eta herriaren artean
Posted by zazpiak zazpi
Eskritorearen eta herriaren artean komunio batek egon behar du. Gramatikoek eta filologoek komunio hori zikintzen dute.
Gabriel Aresti. Lizardi, poeta, 1964
Bizpahiru orritan
Posted by zazpiak zazpi
Nik ez dakit zergatik bizpahiru orritan argi erran daitekeena ematen diguten ilunik eta berrehun orrialdean.
Larreko. Liburuaren eguna, 1928
Estatu nobleagorik ez
Posted by zazpiak zazpi
Lege perfeitaren segretia nik ez badakit, ez da izanen untsa estudiatu faltaz. Arrantier batek bere urre zilarren kuntia etxekiten dian bezala, negoziant batek bere komerzioa surbeilatzen dian bezala, jeneral batek gerla pratikatzen dian bezala nik estudiatu uken dutut populu ororen hatsarriak, historia igaranak, erreboluzioneak, lege zaharrak eta legen berritzeak: hori beita ene graduko gizonen enplegia, eginbidea, lana eta ofizioa. Ene ofizioko gizonak dira nazione ororen eskolazaleak eta politikako errejentak. Gure lumati, bere uturburuti bezala, kurritzen da nazione ororen, errege eta enperadore ororen fama una edo gaixtoa. Gurea beno estatu nobleagorik ez dut uste badela.
Agosti Xaho. Herritar ezinago maitiak!, 1852
Laguntzaileen beharra
Posted by zazpiak zazpi
Galdetu didatelarik zergatik idazten nuen hainbertze euskaraz eta ez frantsesez, ihardetsi dut mila aldiz euskarak baduela gehiago laguntzaileen beharra, frantsesak baino.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Luma hau mila zati
Posted by zazpiak zazpi
Nahiago dut luma hau mila zati egin eta surtara jaurti, euskal idazle bat, dena delakoa, betiko hondatu baino.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958
Gure mintzoz zehazki
Posted by zazpiak zazpi
Euskeraren landu beharra hain da haundia, ez baitugu arkitzen, maiz, arrunt samarreko sailetan ere, gere mintzoz zehazki dazalkegunik.
Xabier Lizardi. Bide berriak?… Bide guztiak?…, 1932
Zer besterik idatzi
Posted by zazpiak zazpi
Idatzi ere zer besterik idatzi genezakeen arrenkura eta antsia baino?
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956
Zikintzeko arriskuan
Posted by zazpiak zazpi
Idazleok aukera bat egin behar dugu: libertatea ahalmen hutsean eduki eta ez idatzi (eta orduan eskuak beti garbi edukiko ditugu), edo libertatea jardunean eduki (eta orduan beti kondizio txarretan jardungo dugu, eta eskuak zikintzeko arriskuan egongo gara).
Ricardo Arregi. Esku zikinak, 1968
Iheskor
Posted by zazpiak zazpi
Esaten eta idazten dugun asko eta asko ez da batere iraunkor gertatzen, iheskor baizik.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981
Letrak ezin hutsik
Posted by zazpiak zazpi
Mihiak gezur erraten badu, letrak ezin hutsik daidike.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Eskiriba beza hobeago batez
Posted by zazpiak zazpi
Gainerakoan badakit Euskal Herria ainitz moldez mintzatzen direla, eta nor bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik. Eta handik gogoak emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur ez zaiela guztiei ongi idurituko: baina nahi dut jakin dezaten halakoek nik hizkuntza hunetan dakidana Saran ikasi dudala, eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuiatzeko, zeren ez baitakit nik hangoa baizen. Ordea ea Sarako euskara denetz Euskal Herriko hoberena eta garbiena, ez naiz ni hartan sartzen, bat bederak emanen du bere iduririk. Eta Sarako euskara hunetzaz kontent ez denak eskiriba beza bertze euskara hobeago batez eta hobeakiago, ez naiz ni hargatik bekaiztuko, eta ez inbidios izanen.
Estebe Materre. Dotrina kristiana, 1617
Ez zait iduri asko dela
Posted by zazpiak zazpi
Ez zait iduri asko dela kadiratik predikatuz probetxu egitea, baina are uste dut eskiribuz ere behar dela enseiatu eta trabailatu.
Estebe Materre. Dotrina kristiana, 1617
Besteri erraza da esaten
Posted by zazpiak zazpi
Besteri esaten errez da “Ez dezazula hola idatzi”. Norberak egin behar dunean dira izatekoak.
Orixe. Markiegi zana, 1950