Bihotzik gogorrenak
Posted by zazpiak zazpi
Bihotzik gogorrenak Heriok samurtzen ditu.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Amets betezko loa
Posted by zazpiak zazpi
Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi bila
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak,
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981
Lehenik irriño bat
Posted by zazpiak zazpi
Ez dakit zer behako eginen dioten jendeek nere hilobiari. Nere atsegina liteke, lehenik irriño bat egin balezate, nitaz oroituz, eta ondotik, otoizño bat neretzat.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Oihan edo larreki batean
Posted by zazpiak zazpi
Nere ametsa litake mendiko oihan edo larreki batean hiltzea.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Gure egiazko sehaska
Posted by zazpiak zazpi
Hobia, bere isiltasun, iluntasun, moteltasun eta har hutsekin da gure egiazko sehaska.
Antonio Arzak. Seaskatik obira, 1882
Goizik hil
Posted by zazpiak zazpi
Baditeke badiren gutartean goizik hil behar direnak; zendako, ez dakit; zertarik ezagun diren ere, ez nakike sobera. Andana bati beha egonik iduritu zaut haatik bazutela denek begitartean bertzeek ez duten edertasun berezi bat.
Jean Etxepare. Camille, 1904
Kondenaturik gaudenon garzele
Posted by zazpiak zazpi
Mundu haur ez da bertze gauzarik, gure heriotzera kondenaturik gaudenon garzele bat baizen.
Axular. Gero, 1643
Agure zital
Posted by zazpiak zazpi
Agura zital, harriak baino harriagoa!
Felipe Arrese Beitia. Eriotzea, 189?
Otso-bihotz
Posted by zazpiak zazpi
Zer otso-bihotz, heriotzea!
Felipe Arrese Beitia. Eriotzea, 189?
Harri dauz bihurtzen
Posted by zazpiak zazpi
Bere arnasea da zorrotz, min, hilgarria,
sudurretako lurrunaz nahinor dau beldurtzen;
bizi da dar-dar leitan, orria haizetan legez,
urak bere putzagaz harri dauz bihurtzen.
Felipe Arrese Beitia. Negu, agura zar buru zuria, 1902
Pobreak lastotik
Posted by zazpiak zazpi
Pobreak lastorik, erregeak tronutik herioak egozten.
Salvat Monho. Munduko gauzen ez-deustasuna, 1749-1821
Belar onik ez
Posted by zazpiak zazpi
Herioren kolpearen, eta haren maleziaren kontre, ez da belar onik baratzetan edireiten.
Joan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Zuhurtze ororen gehiena
Posted by zazpiak zazpi
Filosofia, prudentia, zuhurtze ororen gehiena da herioaren meditationia, herioaren memoria, herioaren beldurra, eta hartzaz oroitzea.
Joan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Espanturik egin gabe
Posted by zazpiak zazpi
Izadiak, espanturik egin gabe, hor utzi digu, gure zibilizazio irriberaren barne-muinetan beretan iltzaturik, egiazko problema: heriotzarena.
Txillardegi. Marilynek bere burua hil du, 1965
Egun oroz
Posted by zazpiak zazpi
Egun guziez hiltzen gira, egun oroz gure biziaren parte bat joaiten da, trenkatzen, eta laburtzen.
Joan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666