urr
30
Gerra, guda eta borroka
Posted by zazpiak zazpi
Munduko bapere beste lurraldek ez du euripean eta eguzkipean, eguerdian eta gauerdian, gureak beste gerra, guda eta borroka.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
api
16
Aurka batzen dira
Posted by zazpiak zazpi
Optimista dendagaitzek barka bezaidate bainan gizonak beti zerbaiten edo norbaiten aurka batzen dira, ez zerbaiten edo norbaiten alde, eta munduko gizon guztiak batuko lirake beharbada etsai komun bat gerta balekie, beste mundu batetik etorria edo, ez ordea bestela.
Jon Mirande. Euzkadi eta Europa, 19??
api
9
Nitan bedi gaztiga
Posted by zazpiak zazpi
Bertzen gaitzaz zentzazea zuhurtzia handi da,
izterbegi duen oro nitan bedi gaztiga.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545