Arteak ez du emango sagarrik
Posted by zazpiak zazpi
Har bezate bada euskaldunek neskatxa gazte baten emaitza edo presente hau. Gauza onik badago, esan dezatela inorena dala, ez nerea; okerrik badakuste egotzi nere gainera; berdin arteak ez du emango sagarrik.
Bizenta Mogel. Irakurle euskaldunari, 1804
Emakumea banaiz ere
Posted by zazpiak zazpi
Lehiatu edo dentatu naiz honelako izenazaldatze edo, erdera usaian, ethimologietan. Hobe ez ote da, emakumea banaiz ere, igarotzea orduak honetan, zer janzi-berri dan gora ta behera aitatzen baino?
Bizenta Mogel. Irakurle euskaldunari, 1804
Sineskaitza nekatxa batengan
Posted by zazpiak zazpi
Nola nik siniserazoko diet askori, euskeratu ditudala erdaldun jakitunak argiratu dituzten ipuiak? Nolako harrotasuna berriz latinezko hizkuntzarekin liburu honen asmoa agertzea? Horretarako behar litzake jakitea Euskera, Gaztelania, eta Latinezko hiru gizkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan!
Bizenta Mogel. Irakurle euskaldunari, 1804
Belatxikia lumadun
Posted by zazpiak zazpi
Badakit, entzunaz, beste gabe, neskatxa gazte baten izena dagoala itsatsirik liburutxo honen aurkean, jardungo dutela zinuka ez gutxik, diotela beren artean inoren lumaz janzi nahi duela belatxikiak. Hau da, besten beharrak hartu nahi ditudala neretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik hausitzea liburuginen: asko duela gorua nahiz jostorratza zuzen erabiltzea.
Bizenta Mogel. Irakurle euskaldunari, 1804
Etsairik gorrienak
Posted by zazpiak zazpi
Sarri entzun dogu andrak izan dirala euskeraren etsairik gorrienak. Egia ete? Baietz uste dogu. Baina orain abertzaletasunak eragiten badeutsoe, barriro eurak zabalduko dabe euskera gozoa.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931
Emakumea
Posted by zazpiak zazpi
Erregina izaten da bere etxean aginduteko, baina jopua besteen esanak egiteko.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931
Emakumeen laztanak
Posted by zazpiak zazpi
Abenda zahar honek emakumeen laztanak behar dauz, barriro gazte egingo bada.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931
Emakumeen bihotza
Posted by zazpiak zazpi
Maitasuna barriz, ederren, garbien, mardul, lirain eta mardoen emakumeen bihotzetan dago.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931
Ez gizonaren gauza bat
Posted by zazpiak zazpi
Errespetua ekarri behar giniokela deraukat
andrea ere norbait da eta ez gizonaren gauza bat.
Xalbador. Emaztea, 1976
Hitzak dire
Posted by zazpiak zazpi
Hitzak dire emeak eta obrak arrak.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Haizea eta emaztea
Posted by zazpiak zazpi
Haizea eta emaztea eta fortuna, kanbiatzeko, erraitz dire ilargia bezala.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Hain eder
Posted by zazpiak zazpi
Munduian ez da gauzarik hain eder ez plazentik
nola emaztea gizonaren petik buluzkorririk.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Mila gizon
Posted by zazpiak zazpi
Mila gizon gaiztorik da emazte batendako.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Gizonaren probetxuko
Posted by zazpiak zazpi
Gizonaren probetxuko emaztea beti da.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Zuhur gutik
Posted by zazpiak zazpi
Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545