Munduaren bururatzea
Posted by zazpiak zazpi
Aitortzen dut ez naizela batere beldur mundua bururatzea guri (edo gu hari), ez munduaz etsitua naizelakotz, baina gauzek hola behar dutela izan, zintzoki pentsatzen dudalakotz.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Hau mundu argala!
Posted by zazpiak zazpi
Alkar ezin ikusi, hau mundu argala!
Xenpelar. Bertso berriak…,1869
Arimarentzat kaltean
Posted by zazpiak zazpi
Animarentzat kaltean dator gure munduko bizitza.
Xenpelar. Komeni diran bertso berriak…,1867
Hain desbardin
Posted by zazpiak zazpi
Zelietako Jinko Jauna, zützaz nüzü estonatzen
zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten:
batak indarrik gabe, besteak zentzü gabe, beti paubre egitzen…
Etxahun. Ahaide delezius huntan, 1848
Iritsi da ordua
Posted by zazpiak zazpi
Bai, iritsi da ordua zutitzeko, hobeto ezagutu gaitzan munduak.
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]
Aska ditzala
Posted by zazpiak zazpi
Denok maitaro agurtzen degun maiatzeko eguzkiak
aska ditzala euskal lurra eta katibu dauden guztiak.
Pedro M. Otaño. Euskaldunak Arjentinan, 1910
Gu ez…
Posted by zazpiak zazpi
Zein dirade gaiztoak? Besteak bai, gu ez…
Indarra nagusi eta gogorrena juez.
Pedro M. Otaño. Urte berri, 1903
Kondenaturik gaudenon garzele
Posted by zazpiak zazpi
Mundu haur ez da bertze gauzarik, gure heriotzera kondenaturik gaudenon garzele bat baizen.
Axular. Gero, 1643
Mundu honekin josirik
Posted by zazpiak zazpi
Anitz jendez miraz nago, neure buruaz lehenik,
nola gauden mundu huneki hain bortizki josirik.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545