ira 25

Ulertzeko gaitu

Posted by zazpiak zazpi

Ez du euskal elertiak bere burua herri xehearen mailara makurtu behar, herri xehea euskal goi elertia ulertzeko gaitu baizik.
Jon Etxaide. Alos-torrea, 1949

abu 17

Arteak ez du emango sagarrik

Posted by zazpiak zazpi

Har bezate bada euskaldunek neskatxa gazte baten emaitza edo presente hau. Gauza onik badago, esan dezatela inorena dala, ez nerea; okerrik badakuste egotzi nere gainera; berdin arteak ez du emango sagarrik.
Bizenta Mogel. Irakurle euskaldunari, 1804

eka 4

Literatura paranoiko bat

Posted by zazpiak zazpi

Gure literatura, neurri handi batean bederen, literatura paranoiko bat izan da.
Gabriel Aresti. Joane Etxeberri Sarakoaren sentimendu soziala eta kontzientzia nazionala, 1975

mai 5

Liburu eta liburu

Posted by zazpiak zazpi

Liburu eta liburu bada bazterretan!
Larreko. Liburuaren eguna, 1928

urt 2

Literatur ezik

Posted by zazpiak zazpi

Nik hizkuntza eli bat ikasi ditut, hizkuntza zale naiz eta; baina ez batean ez bertzean ez dut gure euskara bezalako literatur ezik aurkitu.
Jon Mirande. Andima Ibinagabeitiak egin elkarrizketa, 1953

urt 2

Luma hau mila zati

Posted by zazpiak zazpi

Nahiago dut luma hau mila zati egin eta surtara jaurti, euskal idazle bat, dena delakoa, betiko hondatu baino.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958

urr 28

Modua eta moda

Posted by zazpiak zazpi

Modua eta moda etsaiak dirade, etsai amorratuak: haien artean ez da sekulan bakerikan egonen, ez da inoiz adiskidantzarik firmatuko.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960

urr 28

Funtsa eta forma

Posted by zazpiak zazpi

Nik behintzat ez dut konprenitzen poesian nola pentsa litekeen funtsa eta forma separaturik legokeenik.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960

urr 19

Literaturaren bitartez

Posted by zazpiak zazpi

Ba omen dugu euskaldunok lurbiran harro eta buruzut ibiltzeko nahikoa arrazoi, baina ozta-ozta aurkituko dugu horien artean, eta ez naiz arrotzez ari, literaturaren bitartez eskura ditugun gorengo merezimenduak aldarrikatuko dituenik.
Luis Mitxelena. Liburu sorta zaharberritu baten atarian, 1986

urr 19

Euskal literatura

Posted by zazpiak zazpi

Euskal literatura ezin izan daiteke euskaldunek euskaldunentzat egin dutena besterik.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

api 9

Hasi berri gara

Posted by zazpiak zazpi

Hasi berri gara, eta lehenbizikotik ezin egin dugu besteek hainbat laster. Esan bezate nahi dutenek basati garala, zozo garala, gure mintzoa ez dela sukalderako eta ukuilurako baizik: ez gara izutuko. Lehenbizikoz etxetik ateratzean okerrik eta oztoporik egin badugu, jaikiko gara; ibiltzen hasitakoan oinpea bigun-eta, min baldin badugu, gogortuko zaigu. Atzenik, biziko da gure euskera: ez galduko gure herri hau.
Orixe. Eusko olerkitzaz, 1921