urt 3

Azkenean…

Posted by zazpiak zazpi

Gu epelak, ondokoak hotzak eta azkenean tirrit.
Larreko. Gure berrielarazleri agur eta itz bat, 1916

Abe 19

Une bakoitzean

Posted by zazpiak zazpi

Gure errealitatea hemen eta orain jazotzen da. Momentu guztietako une bakoitzean jokatzen dira gure izan edo ez izanaren interesak.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Iraun nahiaren gizalegean

Posted by zazpiak zazpi

Arrazoia ez dago handi edo txikiaren gorabeheran, baizik komunitate batek duen bizitzen iraun nahiaren gizalegean.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Izan edo ez izan

Posted by zazpiak zazpi

Guretzat, euskaldun izatea bi hitzen barnean dago: izan edo ez izan.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Hau da errealitate bakarra

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldun zertako? Ez nuke jakingo zer erantzun. Neuk ba al dakit zertako? Baina naiz. Eta hau da errealitate bakarra.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 16

Zororik nagoelako

Posted by zazpiak zazpi

Zororik nagoelako naiz euskalduna, eta gainera zororik egoteko eskubidea dadukadalako.
Gabriel Aresti. Azken hitz bat Bilbaoz, 1967

urr 5

Hemen bizi edo han bizi

Posted by zazpiak zazpi

Hemen bizi edo han bizi, Espainian ala Frantzian, gu beti euskotarrak, gu beti euskaldunak, guk nahi edo ez. izateari dagokiona ez daiteke ukatu edo aldaratu, ez dago gure baitan.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934

api 14

Framazonak ala…

Posted by zazpiak zazpi

Ezpeleta eta Lekuine bi herri eskualdun dire. Beha nor den batean eta bertzean nausitu: framazonak ala erlisionearen aldekoa.
Jean Hiriart-Urruti. Biba Guichenné!, 1905

Abe 28

Frantses edo espainol

Posted by zazpiak zazpi

Zortearen indarrez munduan ni ere
sartu nintzan euskaldun agerien jabe…
Frantses edo espainol sortu banintz hobe
gaur ez nuen izanen hoinbertze nahigabe!
Xalbador. Nigarra begian, 1976

Abe 28

Ez baita josteta

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldun agertzea ez baita josteta.
Xalbador. Ama Euskal Herria, 1976

Abe 26

Bere buruari irriz

Posted by zazpiak zazpi

Aitzinekoez oroituko gireno, atxikiko dugu gure burua zerbeit, ez guhauren begietan bakarrik, bainan bertzeek ere goresten gituztela. Bere mintzaia, soina, erlisionea, bihotzeko ala izpirituzko azturak, bizimoldea, harat-hunatak, debalde uzten dituen gizaldea, bere buruari irriz hasten da, irriz ordu beretik abiatzen baitzaizko bertzeak; bere baitan federik ez ukanez laster galtzen ditu onerateko zituzkeen jaidurak; ttipituz, urtuz bezala doa; eta azkeenan, orotaz gabetua, bertzeen azpirat, betierekotz heien meneko erortzen da, ezdeusturik.
Jean Etxepare. Pesta-Berri, 1904

Abe 22

Egiaren ogiz

Posted by zazpiak zazpi

Bazka dezagun behin-betirako gogo euskeltzalea egiaren ogiz eta ardoz.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

Abe 22

Hamar mila pezeta zikin

Posted by zazpiak zazpi

Gu, ludiko ukabilketa txapela etxera usterik hain harro gabiltzanok, euskerari “hil ala biziko” azken borrokarako hamar mila pezetako sakela, poltsa, eskeintzeko ez gera gauza…
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Ez da ziri makala

Posted by zazpiak zazpi

Aspaldidanik, larru mehezko jatorri agiria erakusten baino harrokiago, hor goazkizu esaten hitzez laburtxoak gerala, baina egitez, ordea? Egitez lukaika baino luzeagoak!… Hau ere ez da ziri makala.
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Gure eginmena

Posted by zazpiak zazpi

Gere euskotasuna, gere euskeltzaletasuna, eta ahal dakit nik zenbat ziri gehiago, ezpain artoberootan maiz darabilzkigu; baina, begira ez dezaion inork gure eginmenari dei egin.
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Izanaren arloteria

Posted by zazpiak zazpi

Hauxe badakigu: izana, ustearen aldean, ustel ohi dala. Izanaren arloteria, ordea, askoz dezu areago euskel ametsen ondoren.
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

ots 9

Kontsolamendu barregarria

Posted by zazpiak zazpi

Euzkadiren libertateak euskaldunen libertatea erran nahi du, eta ez jabe-aldaketa soil eta huts bat. Euskaldun langileak kontsolamendu barregarria edukiko du, baldin bere esplotadorearen euskalduntasunarekin kontsolatzen bada.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972

Abe 23

Baina kontuz!

Posted by zazpiak zazpi

Bai, euskeraren inguruan bil gaitezen euskaldun guztiok, eta modu honetan laster etorriko zaigu hodeirik eta ekaitzik gabeko egun guztiok deseo eta espero duguna. Baina kontuz! Euskaldunak izan baino lehen, gizonak izan behar dugu, eta gizonaren izena merezi ez duen gizona, hori, ahotik hagin ustel bat bezala, edokia, kendua, arrankatua, jaurtikia eta botea izanen da.
Gabriel Aresti. Agustin Ibarrolaren pinturak inguratutako hitzak, 1966

urr 30

Nire buruaz lotsatu

Posted by zazpiak zazpi

Euskal Herriaren heriotzaren ezaugarri eta seinale argi eta garbi bat nintzen ni ume denboran. Eta egun batean, hamabi urte nituelarik, nire buruaz lotsatu nintzen, euskaldun motz bat nintzela konturatu nintzen eta nire buruaz egin nintzen lotsatu.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964

urr 30

Inork ez nau

Posted by zazpiak zazpi

Nire aberriari diodan amodioa handiegia da, eta inork ez nau nire obligaziotik aldaraziko, nahiz eta nirekin injustiziarik handiena egin dezaten ez naiz inon, inoiz, inola nire lekutik apartatuko.
Gabriel Aresti. Euskal literatura batuaren oinarriak, 1963

urr 28

Izen propioa

Posted by zazpiak zazpi

Bere izen propioaz ukatzen duen herriak, poetaren gradotik alde egiten du, zorakeriaren gradoan sartzeko.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960

urr 19

Azturaz gara

Posted by zazpiak zazpi

Azturaz gara euskaldun, ez sorkuraz.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

urr 19

Larmintz mehea

Posted by zazpiak zazpi

Gure bereztasuna ez da europartasunaren hezur-mamiei usain eta kolore berexi-antzekoa ematen dion larmintz mehea baizik.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960

ira 1

Zinezko euskaldun

Posted by zazpiak zazpi

Zerk egiten du eskualduna zinezko eskualdun? Elizak, Etxeak, Hilerriak, Mintzairak. Horietan datza eskualdun arima guzia.
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924

abu 14

Zirkunstantzia bakoitzean

Posted by zazpiak zazpi

Herri baten arima, esentziaz, ez da deus ere, historiaren zirkunstantzia bakoitzean diferentea baita.
Rikardo Arregi. Narzisoak, 1966

abu 14

Esentzia eta kontingentzia

Posted by zazpiak zazpi

Nigan gizon izatea da esentzia, eta euskaldun izatea kontingentzia.
Rikardo Arregi. Narzisoak, 1966

abu 14

Etengabeko galdera

Posted by zazpiak zazpi

Gure izaera guztiak –ekonomikoak, gizartearekikoak, kulturarenak– zalantzatan jarririk daude. Horregatik, gure poesia, gure literatura, gure pintura etab. etengabeko galdera bat izango dira: Zer da euskaldun izatea? Zergatik euskaldun iraun?
Rikardo Arregi. Euskal kultura, 1966

abu 14

Barka guri

Posted by zazpiak zazpi

Antzinako azteka, inka, guarani, txarru dohakabe haietxena, indio zirala-eta beste gabe erremata ohi zituzten haietxena, izan behar du nonbait gure jokabideak eta arrengak: bizirik edo erdi-bizirik uzten gaituztenen esku “zabala” munkatu, munkatu eta mihaztatu zakurkiro, eta eskerronez jarraitu gere biziko otoitzean atertzeke: “barka guri euskaldun izana”.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 30

Hauspean

Posted by zazpiak zazpi

Oraindik txinparta ez da osotoro ilundu. Bizirik dirau hauspean.
Andima Ibinagabeitia. Sukar-amets, 1954

api 9

Min emaiten didana

Posted by zazpiak zazpi

Ez dit minik emaiten txarrantxa, subeatsa, garbak, harilkia, matazorea, ardatza, txoratila eta gainetiko horiek alde egin izateak, horiekin alde egin duen euskal bizitzak baino.
Orixe. Iruleak, 1935

api 7

Ez zuk eta ez nik

Posted by zazpiak zazpi

Hontan edo hartan zurekintxe ez pentsatzeak barru-barruko euskaltasuna ukatzen ez dula behingoz jakinarazteko, jakinarazi eta, beharrik, ondo gogoan josiarazi; bestela neu ere, zurekin integrismu hortan bat ez natorrenez gero, ez bainintzateke bilakatuko euskaldun. Euskaltasun Osoa, ez zuk eta ez nik, baizik guziok osatzen duguna dalako, guziok baldinbaite, nor gere egia eta on apuñoz.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956