Gerotik gerora
Posted by zazpiak zazpi
Beti bihar, beti gero, beti luzamendu. Alfertasuna da gero guztien iturburua, zimendua eta ama; egiteko guztiak egunetik biharrera, presentetik etorkizunera, eta gerotik gerora luzatzen dituena.
Axular. Gero, 1643
Zuhaitz betakorra
Posted by zazpiak zazpi
Zuhaitz betakorra, ez du nehork ebakitzen.
Axular. Gero, 1643
Ardurako arropari
Posted by zazpiak zazpi
Ardurako arropari etzaika zerrenik egiten.
Axular. Gero, 1643
Dabilan harriari
Posted by zazpiak zazpi
Dabilan harriari ez zaika goroldiorik lotzen.
Axular. Gero, 1643
Ohean datzanari
Posted by zazpiak zazpi
Iguzkiak arrazoinekin erran ahal diazaio beranduraino ohean datzanari: zerk aratza hor, alfer-nagia? Nik atzo, hik baino bide gehiago iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orai ere, hi baino goizago jaiki nauk.
Axular. Gero, 1643
Zer geneidike
Posted by zazpiak zazpi
Baldin orai, gauza guztiak hain nekez eta hanbat gostarik erdiesten ditugularik, hain nagi eta alfer bagara, zer geneidike, nahi dugun guztia, nahi bezala eskuen artean bagendu?
Axular. Gero, 1643
Suaren bazka
Posted by zazpiak zazpi
Hala nola suaren bazka baita olioa, manera berean alferkeriarena da gaztetasuna.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718
Bermatzen ez dena
Posted by zazpiak zazpi
Alferra ez da deusik egiten ez duena: oro ari baikira zerbeit. Alferra ez da guti ari dena: horregatik berdin nekatua izan ditake. Alferra da bere hartan gogo onez bermatzen ez dena.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909