Hitz handi harrook
Posted by zazpiak zazpi
Hitz handi harrook: Panteismo-ta, Parlamentarismo-ta, Existencialismo-ta horiek izitu egiten naute ni. Izitu ta nahasi zeharo. Ez baititut aditzen. Ez baitiet itxurarik hartzen. [...] Holako hitz handi gutxiago balira, ez lirateke beharbada gizonen artean horrenbeste denboragaltze ta borroka ibiliko.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953
Hitza nirea da
Posted by zazpiak zazpi
Hitza nirea da. Ez didate eman. Ez nuen inoiz eskatu nahi, eta gure etsaiak beren diruak kontatzen zeundela, deskuido batean lapurtu egin nien. Orain hitza nirea da, eta ez dut ematen ez diru-truk ez ogi-truk, ez musu-truk.
Gabriel Aresti. Agustin Ibarrolaren pinturak inguratutako hitzak, 1966
Hitz luzeek
Posted by zazpiak zazpi
Hitz luzeek egiten tuzte egun laburrak.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Zabuan ibili gabe
Posted by zazpiak zazpi
Edo bata esan behar dek, edo bestea: eta esanari hel hakio zabuan ibili bage.
Manuel Larramendi. Euskaldunai osasuna, 1745
Hitz azpian
Posted by zazpiak zazpi
Nihork ez demala beharria hitzera,
hanbat nola hitz azpian ehortzia denera.
Ziburuko Etxeberri. Manual debozionezkoa, 1627
Hitzak eta lumak
Posted by zazpiak zazpi
Hitzak eta lomak haizeak eramaten ditu.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Enganatzen dute
Posted by zazpiak zazpi
Hitz unak eta egin gaiztoak enganatzen dute zuhur eta ero perfetuak.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Polseak ez ebena
Posted by zazpiak zazpi
Nik probadu dot polseak ez ebena enlazadu ahoak egiala alkanzadu.
Juan Perez de Lazarraga. Amorea da onako zer bat, 1567
Mintzatzeko
Posted by zazpiak zazpi
Mintzatzekotz, behar da zerbeit erraiteko, hura erran eta gero isilik egon.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909
Ontsa heltzeko
Posted by zazpiak zazpi
Nahi bazare ontsa heldu, zozoek lehen hitza ateratu artio igurik ezazu beti, azkena uzten duzularik emazter.
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909