Bilboko azoka zaharra ahaztu
Posted by zazpiak zazpi
Gizon jakintsua ei da Unamuno. Egia izango da. Berak idatzi dauan guzia irakurri izan dot eta astoa dalakorik ez dot uste. Orain baina, elgorria sortu ei jako. Erderaganako elgorria. Artega dago gizona. Bai-bai, euzkotarra odolez dan arren, gogoak ihes egin deutso. Salamancako uri zaharrera ihes egin. Bilbaoko azoka zaharra ahaztu jako.
Lauaxeta. Ikaskuntza, 1931
Ez da gure egia
Posted by zazpiak zazpi
Ea behingoan isiltzen ditugun Unamuno aintzat harturik ari diren ahozabalok. Unamunoren helburua, beretzat izan behar zena, besteei ere eman nahi diete. Eta, sarri, bere egia ez da gure egia.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969
Erdara eder eta leuna
Posted by zazpiak zazpi
Salamancatik irten da argitasuna
euskaldun batengandik â??zer edertasuna!â??
ikusi arazteko ongarri zaiguna
gureganatutzeko zoriontasuna!…
Anaiak, poz gaitezen, badator eguna
herritar ahaltsu batek bidezten diguna,
eta betiko dohatsu egingo gaituna:
utzi dezagun gure hizkuntza astuna
jendeen arterako balio ez duna
eta betor erdera eder ta leuna
â??biak jakitea da txit gauza iluna!â??.
Egin zagun Migelek esaten diguna
eta guretzako da berriontasuna:
Tubalen kastarentzat zer etorkizuna!
Pedro M. Otaño. Berri on bat, 1903
Grezista handi hura
Posted by zazpiak zazpi
Ez neri aipatu grezista haundi hura filosofo bezela.
Orixe. Arnas (III) irakurriz, 1960
Harro eta urguilutsu
Posted by zazpiak zazpi
Unamuno harro eta urguilutsu zegoen bere arrazaz eta leinuaz, baina bihotzez gorrotatu izan zuen beti euskera.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Ekin elkarri
Posted by zazpiak zazpi
Unamunok gu abertzaleak tentelak garala esaten dau beti; guk, ostera, bera astolerdo bat dala esaten dogu, eta argi ipini be bai esaten doguna. Eta honantxe gabilz, bera handik eta gu hemendik, ekin alkarri.
Kirikiño. Ona jagok Unamuno!, 1918
Ez zuk eta ez nik
Posted by zazpiak zazpi
Hontan edo hartan zurekintxe ez pentsatzeak barru-barruko euskaltasuna ukatzen ez dula behingoz jakinarazteko, jakinarazi eta, beharrik, ondo gogoan josiarazi; bestela neu ere, zurekin integrismu hortan bat ez natorrenez gero, ez bainintzateke bilakatuko euskaldun. Euskaltasun Osoa, ez zuk eta ez nik, baizik guziok osatzen duguna dalako, guziok baldinbaite, nor gere egia eta on apuñoz.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956