Abe 16

Baina are gehiago

Posted by zazpiak zazpi

Asko maitatzen dut euskera, asko maitatzen dut nire sorterria; baina are gehiago gizonaren dignidadea.
Gabriel Aresti. Bilbaoko erdal herritik, 1967

api 17

Gizonaren naturel gaixtoa

Posted by zazpiak zazpi

Handiek bere abantaila berexia ez die sekula utziko txipien eta populiaren amurekati, non ez den gizonaren naturel gaixtoa eta anbizionia khanbiatzen.
Agosti Xaho. Herritar ezinago maitiak!, 1852

urt 2

Giza bihotzak

Posted by zazpiak zazpi

Jakintza eta teknika berriak gorabehera, giza bihotzak ez dira aldatu: kanpo-giroa zerbait bestelakotu arren, barne-giroa betikoa da orain ere.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958

Abe 30

Zerbitzari egokiak

Posted by zazpiak zazpi

Egun batez, asmoek atxemanen dituzte beharbada zerbitzari egokiagoak.
Telesforo Monzon. Langosta baten inguruan, 1960

Abe 30

Lurrarekin bat

Posted by zazpiak zazpi

Etxe, ontasun, baserri bakoitzeko lurrek ere badutela beren hizkera. Beren hizkera berezia. Norbere baratzekoarena duk eder. Lurrarekin gizonak bat egiten dizunean, gizona lurrari bezain beharrezkoa izaten baitzaio bere lur hura gizonari.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 26

Lau zangotakoak

Posted by zazpiak zazpi

Ah, ez dira lau zangotakoak abere guztiak!
Jean Etxepare. Kurriera, 1903

Abe 25

Ez eskatu txiki onik

Posted by zazpiak zazpi

Haundi gaiztoak diran tokian ez eskatu txiki onik!
Pedro M. Otaño. Anaitasuna, 1897

Abe 25

Piztiak bezin zitala

Posted by zazpiak zazpi

Aitortutzen det lotsa haundi bat barrenen sartzen zaidala
iduriturik inoiz gizona piztiak bezin zitala.
Pedro M. Otaño. Anaitasuna, 1897

Abe 22

Exkaxagorik

Posted by zazpiak zazpi

Gizakumea baino exkaxagorik ez da ezer munduan.
Xabier Lizardi. Arrasateko Itzaldia, 1930

api 13

Uso ez baina

Posted by zazpiak zazpi

Lurtarra buruz ez da motela,
txorik bezela
hegaka dabil arazo gabe,
bainan halare
ez derizkiot, ezin det aitor
bihotzez inor
behar dan hainbat goratzen danik;
lurtar izanik,
nahiz uso baten eraz ibili
nahiz hegan ari,
bere setilun eta azpikeriaz
uso ez baina sator dirudi.
Emeterio Arrese. Indarra nagusi, 1928

api 13

Non sortu eta zer izan

Posted by zazpiak zazpi

Non sortu eta zer izan
hautetsi ahal banezake,
hoiek bezela kaio
Gaztelupean jaio
eta biziko nintzake.
Emeterio Arrese. Kaioak, 1928

api 11

Aski haur beti

Posted by zazpiak zazpi

Haurra gizon da beure kaxkarrean, badu norbaitasuna; gizona, berriz, aski haur beti.
Orixe. Arnas-en berri laburra, 1960

api 10

Itzala iduri

Posted by zazpiak zazpi

Gizonaren bizia itzala iduri da, zeren itzalak eta ilunpeak gizonari loa lehen emaiten du ezi ez egunak edo argiak, lo egin nahi dianak ere egunaz kommunzki bere kanberaren bortak eta leihoak zerratzen ditu loaren eta pausiaren hobeki hartzeko. Hala-hala gizona mundu hontan, munduko hon denboralen itzalaren pean, loak hartzen du eta, zeluko gauzer bere begiak zerraturik, Ienkoaren zerbutzian, eta obra honetan auher, laxo, neglijent, eta berandiar gertatzen da bekatiaren loan eta lohian, abarizitiaren suak errerik, haren egarriak alteraturik, haren goseak janik, munduko honen itzalbean bizi da, jagoiti bere pausia ediren bage, eta alterationia freskatu gabe.
Joan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666

api 8

Animaliarik aspergarriena

Posted by zazpiak zazpi

Napoleonek bere burua koroatu zuen Frantziako Enperatore bezala. Gizonak berea Jainkoaren kreazioko errege bezala. Animalia guztien artetik, hura da aspergarriena. Nik uste dut, erregetzan uzten gaituztela gainerako animalia guztiek asperturik daudela gutzaz, barre egiteari utzi diotela milaka urte egon diradelako gure lepotikan burla eta trufa egiten.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960