Gaurkoak beti du
Posted by zazpiak zazpi
Gaurkoak beti du bere atzokoa.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Estatu nobleagorik ez
Posted by zazpiak zazpi
Lege perfeitaren segretia nik ez badakit, ez da izanen untsa estudiatu faltaz. Arrantier batek bere urre zilarren kuntia etxekiten dian bezala, negoziant batek bere komerzioa surbeilatzen dian bezala, jeneral batek gerla pratikatzen dian bezala nik estudiatu uken dutut populu ororen hatsarriak, historia igaranak, erreboluzioneak, lege zaharrak eta legen berritzeak: hori beita ene graduko gizonen enplegia, eginbidea, lana eta ofizioa. Ene ofizioko gizonak dira nazione ororen eskolazaleak eta politikako errejentak. Gure lumati, bere uturburuti bezala, kurritzen da nazione ororen, errege eta enperadore ororen fama una edo gaixtoa. Gurea beno estatu nobleagorik ez dut uste badela.
Agosti Xaho. Herritar ezinago maitiak!, 1852
Gure malda-behera
Posted by zazpiak zazpi
Kendu zizkiguten armak. Orduan eman zizkiguten Fueroak. Orduan hasi zen gure malda-behera, egoera triste eta larri honetara heldu arte, non ez dakigun euskaldunaren izenak zer esan nahi duen ere.
Gabriel Aresti. Euskeraren izen poetikoak, 1967
Ezagueraren gainean
Posted by zazpiak zazpi
Gure historiaren ezagueraren gainean finkatu behar ditugu aurrerantzako gure pauso eta ahalegin guztiak. Hortik aldaratzen baldin bagara, orain artean bezala bertatik apartaturik irauten baldin badugu, orain gure herri maitagarria dagoen egoera larritik ez gara sekula ere aterako.
Gabriel Aresti. Euskal teatro berri baten beharra: euskal komedia, 1964
Aberri norgarria
Posted by zazpiak zazpi
Politikaren mailan eta erresumaren mailan, kondairaren mailan beraz, Euskal Herriak beste naziogarririk baduela esatea, ez da egia. Hizkuntzaz kanpo, Euskal Herriak ez ez du gaur, kondairaren mailan beti, aberri-norgarririk batere.
Txillardegi. Euskotarrak utikan!, 1965
Gure historia zaharra
Posted by zazpiak zazpi
Gure historia zaharraren gertaerak arakatzen baldin baditugu, zer topatzen dogu: munduko bapere beste lurraldek ez duala euripean eta eguzkipean, eguerdian eta gauerdian, gureak beste gerra, guda eta burruka.
Gabriel Aresti. Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra, 1964