Etsai bizkorrena
Posted by zazpiak zazpi
Euskararen etsai bizkorrena izandu da irakaslea edo maistrua.
Larreko. Euskalerriko irakasleri eta hoken laguntzaleri, 1916
Haurren irakasle
Posted by zazpiak zazpi
Haurren irakasle oro, behar lirateke olerkari izan: hartarako ez da bertsoak egiten ibili beharrik.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951
Arrastaka karriatzen
Posted by zazpiak zazpi
Gogoan dut, Bergaran mutikoak eskolara nola eraman behar izaten zituzten. Irakasleari beldur, eta eskolan aspertzeari beldurrago, arrastaka karriatzen zituzten, askotan, mutiko gizajo haiek eskola-ateraino. Haien oihu ta ostikoak! Infernuak ez zuen, ume errukigarri haientzat, herriko eskola baino iduri antzekoagorik.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizune eta inguruak, 1949
Eskolako beti-lehena
Posted by zazpiak zazpi
Ikasle “onak” eta gizon “pratikoak” gauza berbera dira. Eta ekuazio hau idatz genezake: eskolako beti-lehena + 20 urte = probetxuko gizona.
Txillardegi. Euskoletako beti-lehenak, 1965