Egin balezate, zer erran ote lezakete…?
Posted by zazpiak zazpi
Ordu hetan apezek egin ginuena frantsesen aberriaren alde, gaurko apez euskaldunek egin balezate beren aberri Euskadiren alde, zer erran ote lezakete kristau moralistek?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999
Ez gira hortan
Posted by zazpiak zazpi
Munduko gizon guziek onart balezate morala bera, denen artean munta balezate indar armatu bakar bat, morala horri jarraikiko liezken auzitegien zerbitzuko, orduan segur gerla baztertua litake edo bederen gutitua. Bainan ez gira hortan eta ez goatzi hortarat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999
Euskerak lagundu dio
Posted by zazpiak zazpi
Zorigaiztoko gerra zibila sortu zalako merio
lau probentziak gelditu ginan petxaz beteta serio
egun batean lur jo genduen, ezin ginazke gora igo
berriz altxako ote geraden ere ez naiz oso fio
erdara ez zan bakarrik kapaz, euskerak lagundu dio.
Txirrita. Gure aurreko guraso zarrak…, 1906
Berari kendu bizia
Posted by zazpiak zazpi
Ia gureak egin du
badegu zeinek agindu!
Ez oraindik umildu
alkarrengana bildu
gerra nahi duen guzia
berari kendu bizia!
Xenpelar. Ia guriak egin du…,1869
Aski eta sobera min
Posted by zazpiak zazpi
Jainkoaz guti azola zuten eroek piztu su gaitzak
badakizue nola bortz urtez erre dituen bihotzak…
Bakarrik hemen xutik dauzkagu etxeak eta zuhaitzak
bazaukun aski eta sobera min eginik zorigaitzak!
Oxobi. Gure herria, 1921
Gerrarik onena
Posted by zazpiak zazpi
Gerrik onena zer da azkenik? Da dohakabetasuna
bihotz gogorren zitalkeria, pozoiezko erantzuna
arlotegitza eta oinazea, gosea eta eritasuna
heriotza eta infernua…
Pedro M. Otaño. Anaitasuna, 1897
Munduko berri dakitenek
Posted by zazpiak zazpi
Munduko berri dakitenek erran dute eta erraiten dute, on dela herrientzat eta erresumentzat, zenbait egiteko eta gerla bere herritik eta erresumatik kanpoan izaitea. Zeren nola bat bedera bakearekin loakartzen, ez-ansiatzen eta gorputzaren plazeretara emaiten baita. Hala gerlekin, etsaiekin eta kontrastekin ernatzen, iratzartzen, eta axolduritzen da.
Axular. Gero, 1643
Gerra, guda eta borroka
Posted by zazpiak zazpi
Munduko bapere beste lurraldek ez du euripean eta eguzkipean, eguerdian eta gauerdian, gureak beste gerra, guda eta borroka.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
Ardi eta aker
Posted by zazpiak zazpi
Gutarrak bortxaz ezker gorriekin bat dabiltzalakoan naukazu. Gixaxoak! Halaz ere, nere bihotzak eurekiko gorrotorik ezin du sortu. Odoletiko asmo batez lan egin dugu, gaur gorriekin nahas dabiltzan arren. Zuriek ere, ez ote dira gero bide okertze honen errudun? Jauna dago guzien gainetik bereizgarri. Harek bereziko ditu egunen baten ardi eta aker.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1936
Izkiluak baino
Posted by zazpiak zazpi
Bihotza eta zentzuna gudan dira beharrago izkiluak baino.
Kirikiño. Europa begira, 1915