Jakinduri guzia
Posted by zazpiak zazpi
Jakintsun izatea hori da: gauzak diren bezala ikustea, ez handiago ez tipiago, ez diren baino astunago edo diren baino arinago; hortan dago gizonaren jakinduri guzia.
Larreko. Liburuaren eguna, 1928
Egiatik hurbilago
Posted by zazpiak zazpi
Badira paper zahar eta harri zaharretan gu baino ikasiagoak; batzuek jakin, bertzeek senti… nortzuk bietatik egiatik hurbilago?
Telesforo Monzon. Donibane Lohizuneko eliza, 1949
Jakinbide egin ez degulako
Posted by zazpiak zazpi
Euskera ez da, nabarbenki, okerbide, jakinbide egin ez degulako; ez degu egin jakinbide zuzen eta ez makur.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930
Bi arma diferentez
Posted by zazpiak zazpi
Jakintasuna eta enorantzia baliatzen dira bi arma diferentez. Batak darabila nekea eta trabailua, bertzeak aisia eta alferkeria.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718
Ohorerik handiena
Posted by zazpiak zazpi
Gizonak munduan ardiets ahal dezaken aberastasunik eta ohorerik handiena baita jakintasuna.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718
Gauza ziertoa da
Posted by zazpiak zazpi
Gauza ziertoa da eze gauza bat eginen badu persona batek ongi behar duela jakin zer gauza den, eta nola behar duen egin, bertzela ez duela eginen, edo eginen duela gaizki.
Juan Beriain. Tratatzen da nola entzun behar den meza, 1621
Ilunez betea
Posted by zazpiak zazpi
Ortzea ilunez betea dago, eta jakinduria beteago.
Txillardegi. Marilynek bere burua hil du, 1965