Lapurtua zuten Kristo
Posted by zazpiak zazpi
Horrenbertzetaraino francotiarrek lapurtua zuten Kristo non, batzuen arabera, kristaurik ez zitaken izan lapur horien tartean baizik.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999
Ber garaian
Posted by zazpiak zazpi
Pentsa dezagun, izenez kristau den partido politiko bat izan ditakela politikazale txarra, eta ber garaian, politikazale ona gerta ditakela kristautasunari lotua ez den gobernu bat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999
Francoren egurpean
Posted by zazpiak zazpi
Luzarat segur, argitarat emanak izango dira euskaldun abertzale katoliko zintzoek jasan duten martirioa Francoren egurpean. Mundua harriturik geratuko baita horien kristau kemen eta kuraiaz. Lotsaturik geratuko den bezala, ikusiz Francoren garaiko eta haren menpeko apezpiku asko, nola izan diren diktador horren beldur, lausengari edo ipurdi milikari.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999
Euskerak berak baino
Posted by zazpiak zazpi
Axularri, euskerak berak baino erlijino egiak zabaltzeko kezkak ez ote zion gehiago eragin.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Kristero sobera
Posted by zazpiak zazpi
Kristero sobera dago, eta kristau gutti.
Gabriel Aresti. Jose Azurmendiri eginiko gutuna, 1961
Jainkoaren ukaera
Posted by zazpiak zazpi
Diote Jainkoa justizia bera dela, justizia-gabekoa Jainkoaren ukaera dela, Jainkoa amodioa dela: eta esaidazu nolako justizia, nolako karitatea dagoen bizi garaden mugarte nardarri eta madarikatu honetan.
Gabriel Aresti. Jose Azurmendiri eginiko gutuna, 1961
Apezak eta giristinoak
Posted by zazpiak zazpi
Apezak eta giristinoak izan dira batzuetan Euskal Herrian herriaren zapaltzaile, edo zapaltzaileen esku-makil, berekin zituztela ez bakarrik apezpikuak, baina Erromako Eliza bera.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Umeak Jaunari
Posted by zazpiak zazpi
Oh, nere Euskal Herria!… Zergatik zera zorionekoa zure dohakabeen erdian? Zure umeak Jaunari bidaltzen dizkazulako.
Antonio Arzak. Gauzik ederrena, 1883
Kasta bat
Posted by zazpiak zazpi
Kleroak gure herriaren kasta bat osatu du, eta gainera umore guztiz eskaseko kasta.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972
Jaungoikoa gizalegearen aurka?
Posted by zazpiak zazpi
Apaizak ez dezala jardun, behinik behin, herriari bizkarra emanez. Gure Jaungoikoa gizalegearen aurka ote dago?
Orixe. Arnas-en berri laburra, 1960
Lekuineko elizan
Posted by zazpiak zazpi
Aditzen dut, ba, lehenbiziko aldia zuela elektrikak Lekuineko elizan, elektrika gauza ederra dela. Adorazione eguna zela… Bainan, ene iduriko, erlisioneko zerek ez lukete nahi argi dirdira sobera… Lekuinen bereziki, eliza barnea ez baita izpi bat baizik. Erdi ilunbetako isiltasun eztia dut laket: harek bakarrik, otoitzak lagunduz, baitaizko gizonari ezartzen bihotzeko zauriak samaldurik.
Jean Etxepare. Sainduaren errangurak, 1909