Erraz da maitatzen
Posted by zazpiak zazpi
Bihotzak ederresten duen oro erraz da maitatzen, trukean nekerik eskatzen ez badio maitagaiak.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Emakumeen bihotza
Posted by zazpiak zazpi
Maitasuna barriz, ederren, garbien, mardul, lirain eta mardoen emakumeen bihotzetan dago.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931
Uxatua izan denak
Posted by zazpiak zazpi
Norberaren etxetik uxatua izan denak ongi ikasia baitu, harriari ere gizonak behar liokeen maitasunaren berri.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951
Aski dakik
Posted by zazpiak zazpi
Gure esaera zahar hura, ??Aski dakik bizitzen badakik?, honelaxe ere erran baitzitekeen: ??Aski dakik maitatzen badakik?.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951
Aunitz maite duenak
Posted by zazpiak zazpi
O, entzule maitea, otoi barkamendu
ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu.
Jostetako gogoa dautate ekendu:
aunitz maite duenak aunitz sofritzen du.
Xalbador. Nigarra begian, 1976
Gauza tristea
Posted by zazpiak zazpi
Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea
guziz ene bezala bada esperantzarik gabea.
Xalbador. Esperantzarik gabeko amodioa, 1976
Neskatila praubetan
Posted by zazpiak zazpi
Jinkuak maradika beza Gaztelondoko Topetia
eta neskatila praubetan amorio ezartia!
Etxahun. Ahaide delezius huntan, 1848
Musua izan leike
Posted by zazpiak zazpi
Musua izan leike ezpain hutsarena
animarik gabeko aho hotzarena
hau da musu saldua, musurik txarrena.
Pedro M. Otaño. Laztan edo musurik onena, 1899
Haren presondegia
Posted by zazpiak zazpi
Haren presondegia ene laketgia da.
Arnaut Oihenarte. Beltxaranari, XII, 1657
Onako zer bat
Posted by zazpiak zazpi
Amorea da onako zer bat, nundi datorren ez dakit.
Juan Perez de Lazarraga. Amorea da onako zer bat, 1567
Emakumeen kulpaz
Posted by zazpiak zazpi
Andre faltaz ez niz hilen balinba ni lehena.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Ezin hilez bizirik
Posted by zazpiak zazpi
Haren minez orai nago ezin hilez bizirik.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Plazer baino amore haboro
Posted by zazpiak zazpi
Bertzerena har dazanak beretako amore
oborotan ukenen du plazer baino dolore.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Bigaren gatibu
Posted by zazpiak zazpi
Ni gatibu nadukana kaptiba da bertzeren:
ene ditxak hala egin du ni gatibu bigaren.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Mila dira dolore
Posted by zazpiak zazpi
Amoretan plazer baten mila dira dolore.
Bernat Etxepare. Linguae vasconum primitiae, 1545
Ene maite hilkorra
Posted by zazpiak zazpi
Ene maite hilkorra, badakit ez zaitudala oraiko baizik. Oraiko baizik ez zaitudala badakidalakotz zaitut ordean maite…
Jean Etxepare. Bi gogoeta, 1909