Euskal senak arbuiatzen zituela
Posted by zazpiak zazpi
Ehundaka urtetan ez zioten igarri gure aipaizek pulpitoko euskera eta herriarena ez zala bat, euskal senak arbuiatzen zituela latin jatorriko kulteranismoak.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958
Ulertzeko gaitu
Posted by zazpiak zazpi
Ez du euskal elertiak bere burua herri xehearen mailara makurtu behar, herri xehea euskal goi elertia ulertzeko gaitu baizik.
Jon Etxaide. Alos-torrea, 1949
Ez da harrokeria gorabehera
Posted by zazpiak zazpi
Herri baten izatea ez da harrokeria gorabehera. Herri guztiek dituzte beren gauzon bereziak, era batera edo bestera.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969
Cainen mezuak
Posted by zazpiak zazpi
Herri dohakabea
gu denen herria
besterik izan ez ta
hain baita gurea,
hain gorrotagarria
hain zentzugabea
hil nahiago duena
bizi izan baino,
ekaitzek ingurua
jan diotelarik
Cainen mezuetan
irriz erortzeko.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981
Noiz izan behar zera
Posted by zazpiak zazpi
Herria, herria,
hain zahar eta hain berria,
noiz hautsi behar dezu
katearen legea,
noiz izan behar zera
zure etorkizunaren jabe
nausirik gabea.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968
Deus ez zirezte
Posted by zazpiak zazpi
Laborariak, ofizialeak, langileak, ziek zirezte oro, deus ez zirezte. Begiak zabal zatzie, eta ikus zazie.
Agosti Xaho. Donapaleuko populian eta republicain aldeko phartez laborarier, ofizialer, langiler eta braseroer, 1849
Herritasunaren gai
Posted by zazpiak zazpi
Herri den herri batek, hurrengo hiru nahiak bederik nabarmendu behar ditu, herritasunaren gai dela begira dagokion munduari erakusteko: izan-nahia, bizi-nahia, iraun-nahia.
Andima Ibinagabeitia. Odol gabeko matxinada, 1958-1960
Zail eta beharrezkoenak
Posted by zazpiak zazpi
Herriaren etorkizunari begira, gazte ta zaharren arteko hartu-emanak dira, ene ustez, zail eta beharrezkoenak antolatzen. Beti ezpainetan dabilzkigun nagusi ta langileen arteko gorabeherak bezain zail eta beharrezkoak. Hauek baino, elkarrengandik urrunago bizi baitira askotan haiek.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951
Abesten entzuki
Posted by zazpiak zazpi
Donibaneko eliza barnean egiten diren elizkizunetan, Herri osoari abesten entzuki nagoela, Frantziako Errege ta Espainiako Inpantaren ezteiak â??sinetsiko al didazue?â?? ez zaizkit, egia esan, askotan burura etortzen. Izaten du gure barneak beste zertan ari.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizuneko eliza, 1949
Daltonismoa
Posted by zazpiak zazpi
Herri baten barrenean nolabait bizi beharko bada, kolore guztietako usteak, itxura guztietako eritziak egoteko dira. Euskaldunok ere batzuk kolore gorrikoak izanen gara eta beste batzuk kolore zurikoak izanen dira. Egia hau ukatuko duena daltonismoaren eritasunaz kutsaturik dago.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972
Euskaldun jaunak baino herriagoa
Posted by zazpiak zazpi
Nik herria maitatzen dot, herria nazalako ni bere, eta ganera euskaldun jaunak baino herriagoa, zerua goian eta lurra behean nagoalako, benetan proletario.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
Herria maitatzen
Posted by zazpiak zazpi
Nik herria maitatzen dut, herria naizelako ni ere, eta gainera euskaldun jaunak baino herriagoa, zerua goian eta lurra behean nagoelako, benetan proletario.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
Herriak ez du
Posted by zazpiak zazpi
Herriak ez du ezer asmatzen, ez du ezer sortzen. Gorde edo baztertu egiten du, kontserbatu edo apartatu egiten du.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
Kontuan hartzen badugu
Posted by zazpiak zazpi
Jentea momentu berezi batean kontuan hartzen badugu, populu bat daukagu; populua bere historik aldakuntzan kontuan hartzen badugu, hori herri da.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
Herria da, baina
Posted by zazpiak zazpi
Jentea herria da, baina jenteagaz ez da herria konpontzen.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964
Lehen etsaiak
Posted by zazpiak zazpi
Gure herria maite ukan arren halaz ere maitarzun horrek itsutu ez bagaitu, guhaur izan garela maiz lehen etsaiak aitortu beharko dugu.
Jon Mirande. Euskaldungoaren etsaiak, 1953
Hire etsaiak
Posted by zazpiak zazpi
Populu, penazalea, hire etsaiak ordu duk ezagut ditzakan.
Agosti Xaho. Errepublika zer den, 1834
Jendea, herria
Posted by zazpiak zazpi
Jentea herria da, baina jenteagaz ez da herria konpontzen.
Gabriel Aresti. Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra, 1964
Hezurmamitzen dugunok
Posted by zazpiak zazpi
Gaurko Euskal Herri Osoa ez dugu zuk eta nik soilki hezurmamitzen, ez, integrista jauna, baizik abertzaleek eta karlistek, liberalek nahiz komunistek, Espainiazale nahiz Frantziazaleek, katolikoek nahiz bestelakoek, ondratuek nahiz lapur likiskume eta beste barrabasek, baita horietxek ere zoritxarrez, baita gure artean hain gutxi ez diran pellokirtenek ere, euskerazaleek eta erderaz jarduleek, zuk bezela pentsatzen dutenek eta ez dugunok, guziok.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956