urr 14

Moralista batzu

Posted by zazpiak zazpi

Gaur hoin zabalki eta argi mintzo diren moralista batzu Francoren kondenatzeko, zergatik ez dira hola mintzatu hura bizi zelarik?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Ez bakarrik bideak

Posted by zazpiak zazpi

Francoren joeran, ez ziran bakarrik bideak okerrak, bainan helburua ere ba.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Ordu hetan apezek egin ginuena frantsesen aberriaren alde, gaurko apez euskaldunek egin balezate beren aberri Euskadiren alde, zer erran ote lezakete kristau moralistek?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Gauzak bertzelaka litazke

Posted by zazpiak zazpi

Gauzak bertzelaka litazke, Vaticano gobernuaren harremanak balirezke populuekin eta ez heien manatzale diren urruneko gobernuekin. Noiz ote?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Lapurtua zuten Kristo

Posted by zazpiak zazpi

Horrenbertzetaraino francotiarrek lapurtua zuten Kristo non, batzuen arabera, kristaurik ez zitaken izan lapur horien tartean baizik.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Ber garaian

Posted by zazpiak zazpi

Pentsa dezagun, izenez kristau den partido politiko bat izan ditakela politikazale txarra, eta ber garaian, politikazale ona gerta ditakela kristautasunari lotua ez den gobernu bat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Francoren egurpean

Posted by zazpiak zazpi

Luzarat segur, argitarat emanak izango dira euskaldun abertzale katoliko zintzoek jasan duten martirioa Francoren egurpean. Mundua harriturik geratuko baita horien kristau kemen eta kuraiaz. Lotsaturik geratuko den bezala, ikusiz Francoren garaiko eta haren menpeko apezpiku asko, nola izan diren diktador horren beldur, lausengari edo ipurdi milikari.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Pariseko gobernuaren kontseilu ona

Posted by zazpiak zazpi

Baionako azken apezpikuarentzat, 89 apez euskaldunek eskatu ginion Aita Sainduari gutarterat igor zezan euskara zakien apezpiku bat. Bainan gure eskaera ez zen onartua izan. Gu segur, Pariseko gobernuak bere “kontseilu onen” laguntza ekarri ziola izendatze horri.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

api 14

Anbiziosoak akazatu ondoan

Posted by zazpiak zazpi

Nork oihu eginen du, azkenean, errege-erreginak eta haien partidario tontoak edo anbiziosak akazatu ondoan “Biba Independentzia! Biba Errepublika! Biba Eskual Herria”?
Agosti Xaho. Espainiako berriak, 1848

ots 18

Deabrua ez da lokartzen

Posted by zazpiak zazpi

Errana da deabrua ez dela behin ere lokartzen, gu bezala. Gauza bera erran ditake gorriez. Bertze alde elgarren ahaide hurbilak dire; ez baita geroztik estonatzeko, hoin ongi elgar aditzen badute ere.
Jean Hiriart-Urruti. Gorrien xedeak, 1892

urt 9

Zer fuero eta zer…

Posted by zazpiak zazpi

Zer Fuero eta zer…
hitz egitekotz
gero erderaz?
Antonio Arzak. Etzait aztuko!, 1891

Abe 30

Lokatzetan sartua

Posted by zazpiak zazpi

Belar-gurdi bat ekartzeko asmoz ateratuak ginen etxetik. Eta horra: gurdia basan sartu. Gaua etorri zitzaigun eta, idiketara joan beharrean, hasi ginen predikatzen: bide hobeak behar omen ziren munduan egin! Hogei urte igaroak dira geroztik. Bideak ez dituzte antolatu. Eta gure belar-gurdia hantxe dago beti: lokatzetan sartua.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959

Abe 29

Lege berri onak

Posted by zazpiak zazpi

Lege Zaharraren adiskiderik itsuena izanagatik, aitortu beharra dut leialki: badira lege berri onak ere. Ta hauxe esango nuke gainera: ezkertiarrei dizkiegu mundutarrek zor, lege berririk txarrenak eta… hoberenak ere. Hoberenak ere, bai jaunak!
Telesforo Monzon. New Yorkeko Miss Griffing eta Bergarako Kasimira, 1951

Abe 28

Hemengo Jaungoiko

Posted by zazpiak zazpi

Euskera daukatenak hemengo Jaungoiko
lege zaharraren alde ez dira ibiliko
konforme dira hartzeko estatuto laiko
gure aurreko zaharrak hau ez zuten nahiko.
Telleri-Txiki. Euskaldunak, erne!, 1933

Abe 27

Zerga handiak

Posted by zazpiak zazpi

Dapartamendu huntan ez zen Renaud baizik
hamar deputatuetan paubren unik jalki
baina hura ez die bertzek gaiztorazi.
Ez balira nunbrean hurak izan nausi
gure zerga handiak zitukian jaitsi.
Etxahun. Musde Renaud, 1850

Abe 27

Kalomnia franko

Posted by zazpiak zazpi

Herri hautan ibili da kalomnia franko
Xaho ez zela behar diputatutako.
Hoberena daitzat dela laborariendako
bertze bandako hoitarik bide dugu franko
gure jenatzeko.
Elizalde Tipi. Diputatu berriak, 1869

Abe 27

Musde Xaho Atarratze

Posted by zazpiak zazpi

Musde Xaho Atarratze, adinez zirena gazte
bena ez da zaharrik ere, dinik haboro jakite
ez jende talent handietan, dinik hainbeste bertute.
Etxahun. Musde Chaho, 1849

Abe 26

Alderdi bat sortu

Posted by zazpiak zazpi

Gure gazte denporako amets urdinei ez diet ukorik egiten, ez eta egingo ere. Egunen baten euskera hutsezko alderdi bat sortu beharko dugu Euzkadin, adiskide, bestela erdel-uholdeak betiko itoko gaitu.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1947-09-26

Abe 26

Herriko ala Paubeko

Posted by zazpiak zazpi

Ez dakigu zertaz behar dugun arrangura gehienik, ala herriko gizonen ez-jakinaz eta zain-eskasaz, ala Paubeko aitzindarien axolarik gabeko egitateez.
Jean Etxepare. Mendiondoko eskolak, 1903

Abe 25

Gutxi garelako

Posted by zazpiak zazpi

Asko aurreratu da, baina zertarako
ez bada nahitasunik elkarrenganako?
Atzaparrak dabiltza bihurturik kako
besteentzat bezela Euskal Herrirako…
Ez degu arrazoirik gutxi geralako.
Pedro M. Otaño. Urte berri, 1903

Abe 25

Zer diferentzi dago?

Posted by zazpiak zazpi

Republika zer dala uste du? Aitona, betor honuntza.
Ez degu ondo entenditutzen, ez baita gure hizkuntza
baina eskatzen du egiteko denok elkarri laguntza
beren modura gobernatuaz probintza eta herri bakoitza.
Hortik fuerora zer diferentzi dago, aitona, zer? Hutsa!
Pedro M. Otaño. Republika ta Fueroak edo Mendiburuko maizterra, 1893

ots 9

Guztien libertatea

Posted by zazpiak zazpi

Euskal Herri libre bat nahi dugu. Herrien kontzierto internazionalean leku bat, toki prestu eta ohoretsu bat deseo diogu gutzaz erditu zen herriari. Baina kontuz, herriaren libertateak berekin bere seme guztien libertatea ekarri behar du. Euskaldunek gatibu iraun behar baldin badute, nola apurtuko ditu Euzkadik bere kateak?
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972

abu 14

Gizarte gizatiar bat

Posted by zazpiak zazpi

Europa ondasun bat da, baina segun nola egiten den. Besterik gabe ez da ondasun bat. Gizarte gizatiar batentzat baldin bada bakarrik du sentidu bat.
Rikardo Arregi. Europaren jaioezina, 1967

abu 14

Herrien Europa

Posted by zazpiak zazpi

Guk nahi-behar dugun Europak ez du nolanahikoa izan behar. Ez du kapitalisten eta trust handien Europa izan behar. Ez du ezertarako balio ez duten antzinako estatu zaharren Europa izan behar. Herrien eta pertsonaren Europa izan behar du. Hori lortzen ez den bitartean ez dugu bakean egoteko eskubiderik, ez dugu lanik egin gabe egoteko eskubiderik.
Rikardo Arregi. Europa berriro, 1964

abu 14

Ihes egiteko

Posted by zazpiak zazpi

Badira Europan nazioak, taldeak, jendeak, Europaren batasunarekin beren problemak konponduko direla uste dutenak. Horientzat Europa benetako problemei ihes egiteko modu bat da.
Rikardo Arregi. Europa berriro, 1964

abu 14

Bizi garen kondizioetan

Posted by zazpiak zazpi

Bizi garen kondizioetan herri erreboltatu bat izateko ahalmenik ez badaukagu, gureak egin du.
Rikardo Arregi. Amorrazioa, 1968

abu 14

Kristau demokrazia

Posted by zazpiak zazpi

Zinezko katolikook lotsa honetxek erretzen gaitu, Jesus: orain arteko katoliko nazioetan ez dugu sekula kristau demokrazia jator bat ukan.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Anaitu beharra

Posted by zazpiak zazpi

Ez dakizu zenbaterainoko tristura damaidan euskaldunon artean ezin elkar konponduak. Martiri mardul narorik baditu jadanik aberriak edo euskal askatu beharrak, baina konbibentziak edo euskal anaitu beharrak? Oraindik ez, nik dakidanik. Bi milioi besterik ez gaituzu euskotarrok, eta oraindik, arerioei buruz, ez dugu sekula ikasi izan bat hartzen.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Francisco Franco

Posted by zazpiak zazpi

Paparrez papardoa dirudi eta litzateke; koipez eta lirdingaz, martsopa… Nolanahi ere behintzat, museo gela batean gordetzea merezi luke, bere ahoko amutik zintzilik, gorazarre hitzokin: “Gernika erre genuenok ez dugu aberria aipatzeko eskubiderik”.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 28

Izkepot lizuna

Posted by zazpiak zazpi

Eliz, dolar eta erailketaren arteko izkepot lizunaren ondoren, gure itxaropenaren zerua betiko itxi zaigu.
Andima Ibinagabeitia. Nemesio Etxanizi igorri gutuna, 1953

api 23

Gu erdaldundu ginelako

Posted by zazpiak zazpi

Gu erdaldundu ginealako, Arbola, zara ihartu.
Felipe Arrese Beitia. Jaungoikoa eta foruak, 1886

api 23

Sagar politikakoa

Posted by zazpiak zazpi

Ai, ez bagendu jan suge haren sagar politikakoa!
Felipe Arrese Beitia. Libertadea, baina Gernikako Arbolapekoa, 1882

api 23

Erdaldunek lotu buztarria

Posted by zazpiak zazpi

A, Ebroz honuntzako Israel barria!
Mundu osoak atzo eutsun inbidia,
zelan baina zakust gaur katigu jarria?
Nondik etorri jatzu horren gatx haundia
erdeldunak lotzeko euren buztarria?
Felipe Arrese Beitia. Neguko goiz zoragarri bat, 1881

api 23

Itxi daiguzan erdaldunentzat

Posted by zazpiak zazpi

Atzera gura badogu izan libre lehen ginan lakuak
itxi daiguzan erdaldunentzat erdaldun diran kontuak.
Felipe Arrese Beitia. Arbola bat, 1881

api 23

Ezetz dinost gogoak

Posted by zazpiak zazpi

Izan leiteke hori halan baina niri ezetz dinost goguak:
baldin euskera pizten ez bada hiltzat daukadaz foruak.
Felipe Arrese Beitia. Ama euskeriari azken agurrak, 1880

api 16

Anarkistak gara…

Posted by zazpiak zazpi

Mark Legazek dioenez, anarkistak gara… Nire ustez, haatik, atzerritarrek dute anarkismo galgarri honen hazia gure baitan erein, Euskal Herri elkartu eta indartsu baten beldur zirelakotz.
Jon Mirande. Euskaldungoaren etsaiak, 1953

api 16

Aberri Oinpetuen Alkartza

Posted by zazpiak zazpi

Ene gardiz, Paris hau toki egokia genuke horrelako “Aberri Oinpetuen Alkartza” edo liga bat eraikitzeko, ugari baitaude hemen minoritate gutiz gehienetako semeak. Oraindanik, eusko abertzaleak harremanketan sartzera saiatu behar lirake horiek guztiekin, herri arteko batzaldiak antolatuz, bai eta, eginkor balitz, aldizkaritxo bat argitaratuz ere, herri arteko alkar laguntza berri horren adierazle litzakeenik.
Jon Mirande. Abertzaletasunaren inguruan, 1953

api 16

Ezer ez dezakegu itxaro

Posted by zazpiak zazpi

Benetan diot: herri handi baten edo besten jarri zituzten itxaropenak utzi beharko dituzte eusko abertzaleek; herri handiengandik ezer ez dezakegu itxaro.
Jon Mirande. Abertzaletasunaren inguruan, 1953

api 11

Eskua, libertatea eta bidea

Posted by zazpiak zazpi

Badakite, ez gobernariak ezen ez eta harekin batean bere bilguma osoak ere, ezin kenduko digula fueroak ematen digun eskua, libertadea eta bidea.
Manuel Larramendi. Sobre los fueros de Guipúzcoa, 1757

api 11

Zintzilika bezala

Posted by zazpiak zazpi

Adiskideak goitik, lagunak behetik, beharko ditugu noizbait; zintzilika bezala gaude bata besteagandik
Manuel Larramendi. Sobre los fueros de Guipúzcoa, 1757

api 11

Galdu ditzagun artean

Posted by zazpiak zazpi

Baldin elkar hartzen bagendu guziok, nor bere sailari ditxekala, Frantzian ikaratuko gintuke franziar guziak, eta Espainian espainiar guziak. Non da ordea elkarte hori? Nagokan isilik. Nere min garratzena da, are ez dakuskula honetatik darraizkun kalteak eta gaitzak, eta, dirudienez, ezagutuko ere ez ditugula, ditugun on pixkak galdu ditzagun artean.
Manuel Larramendi. Corografía de Guipúzcoa, 1754

api 10

Jakinean bego

Posted by zazpiak zazpi

Espainia guztia jakinean bego:
euskaldunok ez gera jo eta hartzen egongo.
J. M. Iparragirre. Pluma lodi zatar, 187?

api 10

Erdaldunen mina

Posted by zazpiak zazpi

Arbola aitatzean erdeldunen mina,
ez dakit nondik duten horrelako grina.
J. M. Iparragirre. Pluma lodi zatar, 187?

api 10

Ehun urte barru

Posted by zazpiak zazpi

Hola bagaude, ehun urte barru galdu da gure izena!
J. M. Iparragirre. Ez bedi galdu euskara, 187?

api 10

Denok badakigu

Posted by zazpiak zazpi

Arbola botatzea dutela pentsatu,
Euskal Herri guzian denok badakigu.
J. M. Iparragirre. Gernikako arbola, 1853

api 10

Hire etsaiak

Posted by zazpiak zazpi

Populu, penazalea, hire etsaiak ordu duk ezagut ditzakan.
Agosti Xaho. Errepublika zer den, 1834

api 9

Guztien ikasle naiz

Posted by zazpiak zazpi

Zenbaitek politika zikina egiten dute euskeraren inguruan. Nere politikakoa ez bada, tirrit horri. Euskeraz idazten dan guzia, irakurri egin behar genuke. Nik ikasi egin dut Eusko Gaztediko ikasleengandik, bai eta karlistengandik, bai eta komunistengandik, bai eta herriarengandik. Guzien ikasle naiz, eta oraindik ikasteko nago.
Orixe. Paul Gurenaren eskutitzak, 1958

api 8

Gugan dirauen oreopithekoa

Posted by zazpiak zazpi

Gugan dagoen eskuindarra ez da ezer, nik uste, “gizon zaharra” baizik, gugan dirauen oreopithekoa baizik. Oreopithekoa eskuindarra zan errotik!
Txillardegi. Eskuindar eta ezkertar, 1965

api 8

Pisurik gabeko ilaunak

Posted by zazpiak zazpi

Eskuindarrak, funtsean, ez du konfiantzarik bere ideian, ez baitu behin ere bere ideia aztertu eta buruz neurtu, eta ez besteena ere; ideia guziak, egia esateko, pixurik gabeko ilaunak baitzaizkio.
Txillardegi. Eskuindar eta ezkertar, 1965

api 8

Politikaren morala

Posted by zazpiak zazpi

Politikaren morala, moralik ez izatean zetzan eskuarki. Horregatik uste dut Gandhi izan dala denetan inportanteena. Gandhirekin prestutasun nahi bat agertzen da politikazko arazoetan: ez teorian eta hitzen mailan bakarrik, egintzetan eta jokabideetan baizik.
Txillardegi. Kristautasuna eta mundutar garaitzapena, 1965

api 8

Abendaren hatsa

Posted by zazpiak zazpi

Ez dedila beraz mintza gure baitan setakeria, ez hainbeste kalte dagigun politika sakabanatzailea. Mintza dadila Abendats, euskotar guziok barru-barruan daramagun eta bakoitza bakoizki tauparazten gaitun Abendats.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 7

Badakigu

Posted by zazpiak zazpi

Euskararen arazoa ez da borondatekeriaren bitartez konponduko. Badakigu. Euskararen arazoa, instituzioen mailakoa delako, politikoa da osoki.
Txillardegi. Eire eta euskal elebitasuna, 1977