ulertzen ez
Antzeko hitzak erabili ditu Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak Euskadi Sarietako apaimahaikideen garbitasuna defendatzeko. “Nik ez dut ulertzen Jon Alonsoren beranduko damu hori; zergatik ez zuen salatu gertatu zenean, duela hiru urte?”, galdegin du. (Jorge Gimenezek Xabier G. Argüellori. Galardoak eta susmoak. El País, 2007-02-26)
ohar nemoteknikoa. “Hau guztia kontatzen dudala, badakit edozeinek orain arte isilik egon izana aurpegiratzen ahal didala. Ni ere konplize izan naizela, alegia. Egia da. Eta beste norbaitek pentsa dezake ia zertara datorren orain hiru urteko kontuak astintzen hastea. Edo nik esandakoak ez duela, Saria bere osoan hartuta, deus frogatzen. Edo, txarrenean, honek guztiak denok dakiguna baina isiltzen duguna baizik ez duela frogatzen. Nik nire aldetik hauxe baino ez dut esan nahi: berdin zaidala kulturan nork agintzen duen, literaturan eragina duten erabakiak nork hartzen dituen, ezker edo eskuin, espainol, euskaldun edo vasco. Eta hauxe baino ez eskatu: ez dadila izan forajido bat, behintzat.” (Jon Alonso. Euskadi Saria. Argiaren Urtekaria 2006)