batzordeak ematen duen segurtasuna
Ados nago urteko liburuen jarraipen batzordeak egin beharko liratekeela. Hori, adibidez, Galtzagorri elkartean egiten dugu eta, sarietako epai lanak egiteko orduan, segurtasuna ematen digu. (Asun Agiriano, liburuzaina, epaimahaikoa Euskadi Sarietan Itziar Zubizarreta, Migel Asiain, Arantza Baltzategi, Antton Irusta, Ruben Ruiz eta Xabier Olaso Haur eta Gazte literaturaren arloan epaimahaikide izan garenon izenean. Gara, 2007-02-25; Berria, 2007-02-27)
ohar metodologikoa. Beraz, aurkezpen orrian Eusko Jaurlaritzaren ikurra daukan Galtzagorri elkarteak jarraipen bat egiten du, eta gero Galtzagorri elkartekoak, segurtasunez indartuta, Eusko Jaurlaritzak berak antolaturiko sarietara doaz epai-lanak egitera: gardena behintzat, ondo gardena da mekanismoa.