bultzaka

Kanonizazio prozesu literarioaren atzean beti baldin badago indar bat bultza egiten, egungo egoera literario nahasia ulertu nahi badugu, hasi beharko genuke ere galdekatzen zein indar dagoen kanonizatzeko bidean dauden gure idazle potoloenen atzean bultzaka. Hau da, gure sistema literario nerabea ote da idazle hauek kanonizatzen dituena ala beste nonbaitetik (gurea ez den sistema indartsuago batetik, espainiar sistemaz ari naiz, noski) dator bultzada? Nik uste lehia bat dagoela arlo horretan eta askotan kanpoko bultzada barnekoa baino indartsuagoa dela, hots kanpokoen ikuspegitik irakurtzen ditugula gure autoreak, geure epaitzeko ahalmenean sinetsiko ez bagenu bezala, geure behar literarioen kontzientzia garbirik ez bagenu bezala. (Ur Apalategi. Iragana bihar, Argia, 2008-06-29)