bitartekarien industria (1)
Administrazioaren aldetik ere, beti dago industriari laguntzeko joera bat: “Industria indartzen baduzu, kultura indartzen ari zara”. Eta egiaz indartzen ari zarena bitartekaria da. Benetan kultura bati osasuntsu eusten diotenak artistak dira, eta ez naiz nekatuko hori esaten, nahiz eta ematen duen ez duela inork entzuten. (…) Gu gara kulturaren lehen sektorea. Hots, hirugarren sektorearen barruko lehen sektorea, eta lehen sektore guztiek pairatzen dituzten gabezia edo presioak pairatzen ditugu. (Mikel Markez. Berria, 2008-06-11)