birmoldaketa

Gero eta maizago entzuten da birmoldaketa egin beharra dagoela idazleen artean, jende gehiegi dagoela. (…) Argitaratzea lortzen duen jende asko lortu dugu eta hori, berez, ez al da poztekoa? Gainera, sistema orekatu bat ezin da hiruzpalau izenen gainean oinarrituta egon. Ikusi dugu horrek zer gaitz ekarri duen urteetan. Krisia, egotekotan, ez dago literaturan, ustezko irabazietan baizik. Liburua editatzeak kostu ekonomiko handia du, eta noski, hor piztu da kezka. (…) Uste dut kezka merkantilista sormenezkoa bihurtu nahi dela. (IƱigo Aranbarri. Argia, 2008-06-08)