ez usteltzeko jauzia
Zergatik ez da, goi mailako itzultzaile ikasketak izanik, beste unibertsitate batzuekin akordiorik erdietsi euskara-beste hizkuntza baterako itzultzaileak prestatu eta itzulpenak egiten hasteko? Zergatik ez dira atzerriko argitaletxeak halako kongresu batera gonbidatzen hemengo argitaletxeekin harremanetan jarri eta itzulpen-argitarapena errazteko? Zergatik ez da Eusko Jaurlaritza urtean behin edo Madrilera eta Parisera erromeriyan abiatzen Euskal Astean hemengo kulturaren aurkezpena egitera? Badakit, galdera gehiegi. Baina iruditzen zait kanporako jauzi hori derrigorrezkoa dugula, bestela usteldu eginen gara. (Juanjo Olasagarre. Katalunia, Argia, 2008-06-01)