vanitas vanitatis
Oso denbora gutxian kasu handia egin zioten nik idatzitakoari, eta aztoratu egin nintzen. Garai batean sekula burutik pasa ez zitzaizkidan gauzetan pentsatzen hasi nintzen. Uste baino ahulago naizela konturatu nintzen. Vanitas vanitatis, literatura zeharka baino ukitzen ez duten gauzetan pentsatzen hasi nintzen. Zorionez, aitormen horrek adinean sartuxea harrapatu ninduen. (Pello Lizarralde. Berria, 2008-05-31)