likidazioak

Aurten ere, udaberriarekin, iristen hasi dira argitaletxeetako likidazioak euskal idazleen postontzietara, eta kontuan baldin badugu egileak liburu salduaren %10 jasotzen duela, hau da, kafe bat gutxi-asko liburu bakoitzeko, eta kontuan baldin badugu salmenten beheranzko joera, hortik segi dezakegu euskal idazleak ez duela irrika handiz espero postariaren etorrera, sarritan horri halako depresioak segitzen baitio. (…) Esanguratsua da batzuetan euskal idazlea pozarren joaten dela txekea kobratzera, baina hara non esan dioten: “Barkatu, baina hau ez da txeke bat pagakizun agiri edo pagaré bat baizik, eta bertan ageri den data arte ez dago kobratzerik”; eta pagakizun agirian uztaila edo abuztua ageri. (Patxi Zubizarreta. Mekauen sos, Argia, 2008-04-27)