finantza sistema
Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta Euskadiko Editoreen Gremioarekin batera mailegu publikorako bide bat aztertzen ari gara, gure sektoreari begira, finantza arloko laguntzen sistema bat: mailegurik behar izanez gero zer laguntza eman dezakeen Jaurlaritzak eta abar… Mota horretako laguntzak nola eman erabakitzen denean, kontuan hartu beharko da oso argitaletxe mota desberdinak daudela; batzuen beharrak ildo batetik joango direla eta beste batzuenak beste batzuetatik. (Jorge Gimenez, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakaria. Berria, 2008-03-04)