soziolinguistikaren mende
Ez dut uste Xabier Silveirari eta Mariasun Landari inork leporatu dienik ezer gaztelaniaz idatzi izanagatik. Nire ustez eztabaida beste bat da. Eztabaida da zeren mendean jartzen dugun literatur sorkuntza. Soziolinguistikaren mendean jarriz gero, oker ibiliko gara. Ni euskaldun berria naiz, eta hogeita sei edo hogeita zazpi urterekin hasi nintzen idazten. Horrek esan nahi al du nire umetako eta gaztetako iruditeria guztia ezin dudala euskarara pasatu? Astakeria bat da hori. Horrez gainera, Bazka-ko gogoetak muinera jo du: zer dakar euskaraz edo erdaraz idazteak? (Lutxo Egia. Gara, 2008-02-09)