urrezko sinboloa
Nik uste dut euskal literatura momentu honetan urrezko momentua bizitzen ari dela. Lau belaunaldi ari gara batera idazten, eta hori ez da sekula gertatu. Idazle gazte on asko ari dira agertzen. (…) Nire kezka da zer geratuko den hemendik 20 urtera orain egiten edo idazten ari garen honetatik guztitik. Nire etsipena dator literaturan ez dagoelako erantzunik. Argitaletxe ahaltsuak daude, idazle asko dago, baina irakurleak baditugu? Eta gizarteak onartzen du euskal literatura? Ez ote da euskal literatura sinbolo bat? Benetan sentitzen da? Geure egin dugu? Ez euskaldunok bakarrik, baizik eta erdaldunek onartzen dute euskal literatura? Gizarteak onartzen ez duen bitartean literatura bat, hori baztertua izango da, nahiz eta munduko laguntza guztia eduki. (Felipe Juaristi. Berria, 2007-12-16)