diskriminazioa
Zaila zait baieztatzea beharrezkoa ote den ala ez [euskara hutsezko azoka], izan ere, arestian aipatu bezala, gure sistema editoriala honela finkatuta dago eta ausardia handia behar da hori aldatzeko. Horretan al gaude? Beharrezkoa da euskarazko produkzioa bermatzea, Azokan eta hortik kanpo. Hori diskriminazio positiboaren bidez baino ez daiteke egin. Hala, gizarteak presio egin behar du administraziotik hasi eta argitaletxe edota Gerediaga bezalako elkarteetan euskararen aldeko neurriak indarrean egon daitezen eta berriak sor daitezen. (Mikel Soto. Argia, 2007-12-09)